Bidegabeko dirusarreren itzulketa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zergak edo tasak ordaintzerakoan bidegabekoak diren diru-sarrerak itzultzeko eskaera.

Zenbatekoa

Zor ez den zenbatekoa jasotzeko eskubidea du eskatzaileak. Horrez gain, eta diru-sarrera premiamendu prozedura garaian egin badu, errekargua, kostuak eta interesak, eta hala balegokio, atzerapen interesak jaso ahal izango ditu.

Itzulpen eskaera aurkezteko epea

4 urte. Epe hori igarota eskubideak preskribitu egiten du.

NORK ESKA DEZAKE?

Okerreko diru-sarrerak itzultzeko eskubidea Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak, edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu zehatzean. (2-zerg-7.1-17 Eredua)
  2. Dirua itzultzeko eskubidea egiaztatzen duten agiriak.
  3. Izapidea baimendutako pertsona batek burutzen badu:
    · Ordezkaritza -idazkia.
    · Baimendutakoaren nortasun agiri originala.
    · Baimena ematen duen pertsonaren nortasun agiriaren originala edo kopia.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

    Telefonoz:
  • Telefonoz
    MENDARO
    943033282

    KOSTUA

    Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    Ordenantza Fiskalak

    JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

    1.- Eskaera-orriaren eta gainontzeko agirien aurkezpena.

    2.- Datuak egiaztatu eta eskaera aztertu eta txosten teknikoa

    3.- Alkatetzaren ebazpena eta jakinarazpena.

    LANSAIL ARDURADUNA

    Antolakuntza - Diruzaintza

    BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

    • Errekurtsoa: itzulpen eskaera atzera botatzen bada, erabakiaren aurka Berraztertze Errekurtsoa aurkez dezake eskatzaileak Ebazpena eman zuen organoaren aurrean, Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren aurrean Erreklamazio Ekonomiko Administratiboa jarri aurretik, edo zuzenean Administrazioarekiko Auzietarako Donostiako Epaitegira jo dezake administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkezteko.

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus