Ibilgailuen Zergan alta eta autolikidazioa egitea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerga honen alta eta autolikidazioa. Zergak trakzio mekanikokoak diren eta bide publikoetatik ibiltzeko gai diren edozein mota eta kategoriatako ibilgailuen titulartasuna zergapetzen du.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten edozein pertsonak edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu zehatzean. (2-zerg-6.1-17 Eredua)
  2. Subjektu pasibo gisa aritzen den erakundearen edo pertsonaren NAN edo IFZ.
  3. Ibilgailuaren fitxa teknikoaren fotokopia.
  4. Izapidea baimendutako pertsona batek burutzen badu:
    · Ordezkaritza -idazkia.
    · Baimendutakoaren nortasun agiri originala.
    · Baimena ematen duen pertsonaren nortasun agiriaren originala edo kopia.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      001 - Eranskina. Tarifak.

      Ordenantzaren tarifen taulan azaltzen diren urteko kuotak aldatzen dira ibilgailu mota eta tipoentzat, 2,11 batazbesteko Koefizientea aplikatuz, G.L.H.ko erregimen fiskaleko abenduaren 27ko 4/1999 AF-ak ezartzen dituen gutxieneko kopuruen gain (1999-12-31.ko 250 zkizko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA), kuotak ondorengo eran ezarrita geratuz:

      a) Turismoak. .
      9 zaldi fiscal baino gutxiagokoak38
      9tik 11,99z.f. bitartekoak75
      12tik 13,99z.f. bitartekoak126
      14tik 15,99z.f. bitartekoak177
      16tik 19,99z.f. bitartekoak227
      20 z.f. baino gehiagokoak278
      b) Autobusak. .
      21 plaza baino gutxiagokoak175
      21etik 50 plaza bitartekoak249
      50 plaza baino gehiagokoak311
      c) Kamioiak. .
      1000Kg.baino gutxiagoko karga erabilgarrikoak89
      1000tik 2.999 kg.bitarteko karga erabilgarrikoak175
      2999tik 9.999 kg. bitarteko karga erabilgarrikoak249
      9.999Kg. tik baino gehiagoko karga erabilgarrikoak311
      d) Traktoreak. .
      16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak38
      16tik 25 z.f. bitartekoak59
      25 z.f. baino gehiagokoak175
      e) Trakzio mekaniko ibilgailuez arrastatutako atoi eta erdiatoiak. .
      1.000 kg. baino gutxiagoko karga erabilgarrikoak38
      1.000tik 2.999 kg.bitarteko karga erabilgarrikoak59
      2.999 Kg. baino gehiagoko karga erabilgarrikoak175
      f) Bestelako ibilgailuak. .
      Ziklomotoreak11
      125 z.k. tarainoko motozikletak11
      125tik 250 z.k. tarainoko motozikletak16
      250tik 500 z.k. tarainoko motozikletak32
      500tik 1000 z.k. tarainoko motozikletak63
      1.000 z.k. baino gehiagoko motozikletak127

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Berehala

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1.- Zergaren likidazioa egin.

      2.- Erreziboa inprimatu eta eskatzaileari eman ingresoa egin dezan.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Antolakuntza - Diruzaintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus