Ibilgailuen zergen itzulketa bajagatik

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibilgailuari behin-betiko baja edo behin-behineko baja lapurketagatik ematen zaion hurrengo hilabetetik abenduaren 31ra arte Ibilgailuen gaineko zergarengatik ordaindutako kopuruari dagokion ehunekoa atzera hartzeko eskubidea izango du ibilgailuaren jabeak.

Urteko zerga x Falta diren hilabete kop.

12 hilabete

Izapidetze hau egin aurretik baja eman behar zaio ibilgailuari zentro baimendu batean (ibilgailuak desegiteko lantegi baimenduak) eta haiek Probintziako Trafiko Buruzagitzari jakinaraziko diote baja. Trafiko Buruzagitzak, bere aldetik, Udalari jakinaraziko dizkio izapidetutako baja guztiak, hilabetea bukatutakoan. Baita ere Trafikoko aitorpena behin-behineko Bajaren kasuan ibilgailuaren lapurketagatik.

NORK ESKA DEZAKE?

Ibilgailuaren titularrak edo honen ordezkariek.

Baita ere ofizioz egingo da.

Itzulpen eskaera aurkezteko epea

4 urte. Epe hori igarota eskubideak preskribitu egiten du.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera eredu zehatzean. (2-zerg-5.1-17 Eredua)
2.- Izapidea interesdunak burutzen badu:
· Bere NAN, IFZ edo pasaporte originala, edo gidabaimen, bizileku-baimena edo AIZ originala.
3.- Izapidea baimendutako pertsona batek burutzen badu:
· Ordezkaritza -idazkia.
· Baimendutakoaren nortasun agiri originala.
· Baimena ematen duen pertsonaren nortasun agiriaren originala edo kopia.
4.- Behin betiko bajaren kasuan, itzulketarako eskubidea egiaztatzen duen hauetako dokumenturen bat:
· Autoak desegiteko lekuak igorritako ibilgailuaren suntsiketaren ziurtagiria.
· Probintziako trafiko-buruzagitzaren baja partea.
· Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak igorritako baja dokumentua (baja 2 hilabete edo lehenago izan bada, ez da beharrezkoa, izan ere Udaletxeak honen berri izango du)
5.- Ibilgailua ostua edo lapurtua izan delako behin-behineko bajaren kasuan:
· Oste edo lapurretaren denuntzia.
· Probintziako trafiko-buruzagitzaren baja partea.
6.- Urteari dagokion Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zerga ordaindu denaren ziurtagiria (soilik itzulketa borondatezko ordainketa epean eskatzen bada)

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

    Telefonoz:
  • Telefonoz
    MENDARO
    943033282

    KOSTUA

    Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

    1. Eskaera-orriaren eta gainontzeko agirien aurkezpena.
    2. Datuak egiaztatu eta txosten teknikoa.
    3. Alkatetzaren ebazpena eta jakinarazpena.

    LANSAIL ARDURADUNA

    Antolakuntza - Diruzaintza

    BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus