Salbuespen adierazpenak eta aurreko urteetako Trafikoko Bajak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerga bakoitzaren araudian ezarritako salbuespen adierazpenak eta aurreko urteetako Trafikoko Bajak: Ibilgailuak.

Salbuespenerako baldintzak

Ibilgailuen zerga desgaitasuna dutenenentzat

  1. Desgaitasunen izenean matrikulatutako ibilgailuak, beraiek soilik erabiltzeko. Desgaitasun maila:
  • Desgaitasun maila %65ekoa edo handiagoa izatea.
  • Desgaitasun maila %33koa edo handiagoa eta %65 baino txikiagoa izatea eta mugikortasun murriztuko egoeran egotea, hau da: abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuko eranskinean jasotzen den A, B edo C kalifikazioa izatea, edo baremo horren D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago izatea.
  1. Ibilgailuak 14 zaldi fiskal baino gutxiago izatea, edo gehiago baldin eta ibilgailua egokituta dagoela gurpildun aulkiarekin erabiltzeko.
  2. Mendaron erroldaturik egotea.
  3. Salbuespena ibilgailu batentzat bakarrik izango da.

Nekazal erabilerarako ibilgailuen gaineko zerga:

1.- Nekazaritzako makineria inskribatzeko Kartila duten Ibilgailuak

2.- Mendaron erroldaturik egotea

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu zehatzean. (2-zerg-4.1-17 Eredua)
  2. Eskatzailearen NANa.
  3. Izapidea baimendutako pertsona batek burutzen badu:
    · Ordezkaritza -idazkia.
    · Baimendutakoaren nortasun agiri originala.
    · Baimena ematen duen pertsonaren nortasun agiriaren originala edo kopia.

Ibilgaluen zerga desgaitasuna dutenentzat

  1. Minusbaliotasun ziurtagiria, eskuduna den organoak igorrita
  2. Minusbaliatuaren izenean dagoen zirkulazio-baimena.
  3. Ibilgailuaren fitxa teknikoa.
  4. Ibilgailua beretzat baino ez duela erabiltzen adieraziz zinpeko aitorpena.

(2-zerg-4.2-17 Eredua)

Nekazal erabilerarako ibilgailuen gaineko zerga

  1. Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.
  2. Ibilgailuaren fitxa Teknikoa.
  3. Nekazaritza makineria inskribatzeko kartila.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1. Eskaera eta beharrezko dokumentuen aurkezpena.
      2. Idazkari-kontuhartzailetzaren txosten teknikoa.
      3. Alkatetzaren Ebazpena eta jakinarazpena.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Antolakuntza - Idazkaritza-Kontuhartzailetza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Ondorioak

      Salbuespenak eskaera egiten den dataren hurrengo zergalditik aurrera izango dute eragina.

      Eskaera aurkezteko epea

      Ez dago eperik.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus