Erreziboak kontsultatzea, kopiak eskuratzea eta/edo ordaintzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal zerga eta tasen ordainketa

Hiri Ondasunen gaineko zerga eta Jarduera Ekonomikoena Gipuzkoako Foru Ogasunaren bitartez ordainduko dira.

IDENTIFIKAZIORIK GABE

Udalak ordainagiriak bere Erakunde Finantzariotan ordaintzeko bidea ematen duen sistema segurua eskaintzen du, "Nire Ordainketa" zerbitzua erabilita:

Ibilgailuak

Zaborrak

Pasabideak

Bide publikoen okupazioa

"Nire Ordainketa" zerbitzua erabiltzeko, herritarrak Erakunde Finantzario laguntzaileetako baten ordainketa-txartela eduki behar du, edo bestela, Banku Elektronikoko zerbitzu batean izena emanda egon behar du.

Baldin eta ordainagiria baduzu, "Nire Ordainketa" zerbitzuaren bidez ordaindu ahal izango duzu, horren datuak tekleatuta (igorlea, erreferentzia, identifikazioa eta zenbatekoa).

Ordainketa. Ordainagiria eskura baduzu (zergak, tasak), bertan azaltzen diren datuekin Eusko Jaurlaritzaren ORDAINKETA-PASABIDEA erabil dezakezu agiria online ordaintzeko:

ORDAINKETA-PASABIDERA ZUZENEKO SARBIDEA

IDENTIFIKAZIOA BEHAR DA

Kontsulta: Ez baduzu ordainagiririk, zure izenean dauden zergak eta tasak kontsulta ditzakezu.

Ordainketa: Udal tasak eta zergak ordaindu: Ibilgailuen gaineko zerga, zaborrak etab...

Kobrantza-agiria (erreziboa) lortu: Jatorrizkoa galtzen denean zerga-ordainketak egiteko balio duen agiria.

Ordaindu izanaren frogagiria lortu: jatorrizkoa galdu denean, ordaindutako ordainagariaren kopia.

Ordainketen egutegia

1.- Borondatezko epean

Urtean behin ordaintzekoak

Kontzeptua Borondatezko epea

Ibilgailuen gaineko zerga* Martxoaren 1etik apirilaren 30era

Ondasun higiezinen gaineko zerga* Maiatzaren 15etik ekainaren 30era

Ekonomi jardueren gaineko zerga* Urriaren 1etik azaroaren 10era

Garajeetarako pasabide tasa* Abuztuaren 1etik irailaren 30era

*Kobrantza borondatezko epearen amaieran egingo da.

Seihilabetean behin ordaintzekoak

Kontzeptua Borondatezko epea

Zaborrak

1. seihilekoa Martxoaren 1etik apìrilaren 30era

2. seihilekoa Abuztuaren 1etik irailaren 30era

* Epeak ezarritako egunean bukatuko dira, edo hori larunbata edo jaieguna bada, hurrengo lanegunean

2.- Epe exekutiboa:

Borondatezko denboraldian ezarritako epea amaitze egunaren biharamunean hasten da epe exekutiboa eta ordaindu beharreko zenbatekoari errekargu bat gehitzen zaio:

  1. Premiamenduzko probidentzia jakinarazi aurretik %5eko errekargua.
  2. Behin premiamenduzko probidentzia idatziz gero, Bilketa exekutiboa Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku utziko da sinatutako lankidetza hitzarmenaren arabera, eta 2009ko apirilaren 23ko Udalbatzan onartua.

3.-Jakinarazpen egunetik eta hilabete bat baino lehenago %15koa.

4.- Premiamenduzko probidentzia jakinarazi eta hilabete igaro ondoren %20koa izango da errekargoa. Une honetatik aurrera berandutze interesak ere ordaindu beharko dira.

Premiamenduzko probidentziaren jakinarazpen egunetik hilabete igaro ondoren zorra ordaindu gabe, zordunaren ondasunak enbargatzeari ekingo zaio.

* Zorra geroratu edo zatikatzeko eskaera egin ahal izango da, borondatezko epean edota premiamenduzko probidentzia jakinarazi ondoren (azken kasuan zorra gehi %20ko errekargoaren gainean).

Nork ordain dezake?

Ordainagirien titularrak.

Non eta nola ordaindu?

  • Aurrez aurre:
  1. Ondorengo banketxetan:

Kutxabank, Banco Sabadell-Guipuzcoano, Caja Rural de Navarra, Banco Popular, Banco Santander eta Bankoa. Ordaindu beharreko erreziboarekin joan beharko da.

Ordaindu daiteke ere banketxearen kutxazain automatikoan. Erreziboa identifikatzeko hurbildu bertan inprimatuta dagoen barra kodea kutxazainaren pantailara eta jarraitu argibideak.

  • Internet bidez: Tasa eta zergen kontsulta eta ordainketa egin daiteke internet bidez ere ordainketen pasarelaren bidez.

Beharrezkoak dira sinadura digitala duen txartela

NORK ESKA DEZAKE?

- Ordainagiriaren titularra edo ordezkari legala, behar den baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ, pasaportea).

- Interesduna ez den pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza agiria eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Ez dagokio

      LANSAIL ARDURADUNA

      Antolakuntza - Diruzaintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      • Errolda fiskalak, non ordaindu beharreko kuotak eta hauek finkatzen dituzten zergako elementuak ezartzen baitira, jendaurreko ikusgai jarriko dira udaletxeko bulegoetan dagozkien kobrantza-epeak hasi baino hilabete bat lehenagotik eta hilabete bateko epez.
      • Errolden erakustaldi publikoen aurka birjarpeneko errekurtsoa tarte jarri ahal izango da erakustaldi publikoko epearen azken egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus