Banketxean helbideratzeko erreziboak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal zerga eta tasen ordainketak banku-kontu baten bidez ordaintzeko eskaera da.

NORK ESKA DEZAKE?

Zergaren subjektu pasiboa zein maizterra edo errentaria, betiere ordainagiriaren jabe titularraren berariazko baimena jasota badago.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- "Banku Helbideratze Eskaera" inprimakia.
2.- Izapidea interesdunak burutzen badu:
· Bere NAN, IFZ edo pasaporte originala, edo gidabaimen, bizileku-baimena edo AIZ originala.
3.- Izapidea baimendutako pertsona batek burutzen badu:
· Ordezkaritza -idazkia.
· Baimendutakoaren nortasun agiri originala.
· Baimena ematen duen pertsonaren nortasun agiriaren originala edo kopia.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Berehala
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ordenantza Fiskalak

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Ez dagokio.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Antolakuntza - Diruzaintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus