Tasa eta Zergen titularitate aldaketa, eta Altak eta bajak Errolda Fiskalean.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Agiri honek honetarako balio du:

  • Ondasun bat (etxebizitza, lokala, pabilioia...) eskualdatzen denean dagozkion tasa eta zergatan egin beharreko aldaketak.
  • Titularraren alta, baja edo helbide fiskal edo bestelako datu pertsonalak aldatzea, udal tasen eta zergen ordainketari dagozkien jakinarazpenei begira.

Zer da helbide fiskala?

  • Pertsona fisiko batentzat: ohiko etxebizitza.
  • Pertsona juridiko batentzat: bere egoitza soziala.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsonak, edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera inprimakia.
2.- Izapidea interesdunak burutzen badu:
· Bere NAN, IFZ edo pasaporte originala, edo gidabaimen, bizileku-baimena edo AIZ originala.
3.- Izapidea baimendutako pertsona batek burutzen badu:
· Ordezkaritza -idazkia.
· Baimendutakoaren nortasun agiri originala.
· Baimena ematen duen pertsonaren nortasun agiriaren originala edo kopia.
4.- Zergaren ezarpena sortzen duen egintza edo kontratua jasotzen duen eskritura

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Berehala
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ordenantza Fiskalak

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Ez dagokio

      LANSAIL ARDURADUNA

      Antolakuntza - Idazkaritza-Kontuhartzailetza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      1. Zergapekoak zerga helbidea adierazi ez duenean, biztanleen erroldan ageri dena, edo bera titular gisa ageri den edozein ondasun higiezinen edo ustiapen ekonomikoren kokalekua hartuko da halakotzat

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus