Errolda-Inskripzio (Elkarbizitza) ziurtagiriak edo Historikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

  1. Bizileku edo Errolda ziurtagiria: norberarena.
  2. Inskripzio edo elkarbizita ziurtagiria: etxebizitza batean erroldaturik dauden pertsona guztiena.
  3. Historikoa: pertsona batek Udal erroldan erregistraturik dituen etxe edo datu aldaketak.

NORK ESKA DEZAKE?

Helbide horretan bizi den eta adinez nagusia den edozein pertsona interesatuak edo ordezkari batek haren baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Ziurtagiria interesdunak eskatzen badu:
    • Nortasun Agiria.
    • Inskripzio edo elkarbizitza ziurtagiria eskatzeko, derrigorrez, adinez nagusiak diren etxekide guztiek sinatutako baimen bat aurkeztu beharko da.
  2. Bere ordezkariak eskatzen badu:
    • Ordezkaritza legala adierazten duen agiria.
    • Baimendutakoaren NANen originala edo ordezko beste nortasun agiriren bat.
    • Inskripzio edo elkarbizitza ziurtagiria eskatzeko, derrigorrez, adinez nagusiak diren etxekide guztiek sinatutako baimen bat aurkeztu beharko da.
    • Oniritzirik ez izanez gero, bakarrik zehaztuko da zenbat pertsona dauden inskribatuak.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Bizikidetza ziurtagiria ezin da on line lortu.

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Ez dagokio

      LANSAIL ARDURADUNA

      Antolakuntza - Idazkaritza-Kontuhartzailetza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Nola eskuratu Internet bidez?

      Zerbitzu Telematikoetako orrian dagokion tramitean sartuta, ziurtagiri digitala erabiliz edo B@KQ.

      • PDF formatuan daude eta Udalaren sinadura elektronikoa du; hortaz, lege balio osoa du.
      • Inprimatu edo euskarri informatikoan gorde dezakezu.
      • Dokumentua egiaztatu ahal izateko interneteko helbidea duzu behean.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus