Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza iraunkorrerako baimenik ez duten atzerritarren errolda-inskribapena berritzea.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ohiko bizilekurako baimenik ez duten Europako erkidegokoa ez den atzerriko herritarren errolda inskripzioa berritzea.

*Apirilaren 2ko, Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 16.1 artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera (...) ohiko bizilekurako baimenik ez duten Europako erkidegokoak ez diren atzerritarrak udal erroldan inskripzioa bi urtetik behin berrikusi beharko da.”

Berritzea adierazitako epean egingo ez balitz, inskripzioa iraungitzat jotzeko eta Biztanleen Erroldan baja emateko arrazoi izango litzateke.

NORK ESKA DEZAKE?

Ohiko bizilekurako baimenik ez duten Europako erkidegokoa ez den atzerriko herritarrak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Errolda berritzeko eskaera inprimakia interesa duen pertsonak edo honen ordezkariak sinatua.
  2. Egoitza-txartela edo indarrean dagoen pasaportea (hau iraungita baldin badago, berritu izanaren egiaztagiria)

* Eskatzailea adin txikikoa denean, berritzeko eskaera bere aitak edo amak edo adin txikikoaren legezko ordezkaria den pertsonak sinatu beharko du, eta nortasun agiriaren fotokopia erantsi beharko da.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Berehala
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

        INEri telematikoki jakinarazi.

        LANSAIL ARDURADUNA

        Antolakuntza - Idazkaritza-Kontuhartzailetza

        BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus