Erroldan ofiziozko baja ematea interesdunak eskatuta

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bajak Herritarren Udal erroldan, pertsona interesatuak hala eskatuta.

* Toki-erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudiaren 72. artikuluaren arabera, Udalak gaizki inskribatuta egoteagatik ofiziozko baja emango die aipatutako araudiaren 54. artikuluan ezartzen diren baldintzak bete gabe erroldatuta daudenei; dagokion espedientean hori egiaztatu ondoren, interesdunari horren berri emango zaio.

NORK ESKA DEZAKE?

Adinez nagusia den edozein pertsona, jabea, egoliarra, alokairu kontratuaren titularra edo arrazoitutako interesa adierazten duena.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera inprimaki normalizatuan, non azalduko den adierazitako pertsonak ez direla aipatutako bizilekuan bizi, ez duela pertsona horien berri eta erroldan baja ematea eskatzen dela.

Dagokion kasuan, banaketa edo ezkontza-hauste sententzia aurkeztuko da.

Ofizioko baja eskaera etxebizitza horretan erroldaturiko ezkontideen arteko banaketagatik bada, banaketa sententziaren kopia ekarri beharko da, etxebizitzaren erabilera esklusiboki eskatzailea den ezkontideari ematen zaiola azaltzen duena.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1. Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso eta egiaztatu.
      2. Sarrera erregistroa eman.

      Prozeduraren izapideak

      1. Datuak Udal Erroldan egiaztatu ondoren, eskaeraren edukiaren berri emango zaie interesdunei, eta 10 eguneko epea emango zaie bere benetako helbidea jakinaraz dezaten.
      2. Idazkaritzara bidaltzea.
      3. Idazkaritza Sailak ofiziozko baja hasiko du, eta horretarako, harremanetan jarriko da bizilekuan baja eman nahi zaien pertsonekin, arauzko jakinarazpenak eta iragarkiak argitaratuko ditu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta, hala badagokio, Erroldatze Kontseiluak aldeko txostena egin ondoren, pertsona horiei adierazitako bizilekuan ofiziozko baja emateko izapidea egingo du.
      4. Datuak biztanleen erroldaren aplikazioan sartzea.

      * Espedientea izapidetzen ari den bitartean interesdunak Udaletxean agertuko balira beren benetako helbidea egiaztatuz horien egoera erregularizatzeari ekingo zaio eta espedientea artxibatu egingo da

      LANSAIL ARDURADUNA

      Antolakuntza - Idazkaritza-Kontuhartzailetza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Bajaren ondorio data errolda Kontseiluaren ebazpenaren dataren berdina izango da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus