Erroldan dauden datu pertsonalak aldatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Biztanleen udal-erroldan izena emanda dagoenaren datu pertsonalak aldatzea, akatsen bat dagoelako edo daturen bat aldatu delako.

NORK ESKA DEZAKE?

Adinez nagusia den edozein pertsona interesdunaren baimena izanik.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurkeztu beharreko agiriak desberdinak izango dira aldatu behar den datuaren arabera:

* NAN, pasaporte edo bizileku-baimenari buruzko daturen bat bada, agiri hori aurkeztu beharko da.

* Ikasketen ingurukoa bada, dagokion titulu akademikoa aurkeztu beharko da.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      INEri telematikoki jakinarazi.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Antolakuntza - Idazkaritza-Kontuhartzailetza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      · Datuen aldaketak Udal Erroldan du eragina, eta, zeharka Hautesle Erroldaren Bulegoan, Estatistika Institutu Nazionalaren bitartez, hala ere, ez du inolako eraginik gainerako Herri Administrazioetan.
      · Erroldako datuak aldatzeak ez dakar inolako aldaketarik gainerako Herri Administrazioek kudeatutako datuetan (Trafikoko Zuzendaritza Nagusia, Gizarte Segurantza, Bizkaiko Foru Aldundia.).

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus