Erroldan helbidearen aldaketa jasotzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendaroko udalerrian ematen den helbide aldaketa bat jasotzea.

NORK ESKA DEZAKE?

16 urtetik gora dituen adinez nagusia den edozein pertsona interesatuak edo bere legezko edo borondatezko ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Kasu guztietan:

  1. Eskaera-orria, eredu normalizatuan, non adieraziko den: baja ematen duen helbidea eta helbide berria eta, beharrezkoa balitz, jabearen, maizterraren edo adin nagusiko senide baten berariazko baimena.
  2. NAN, pasaportea edo gidatzeko agiria adin nagusikoak direnek.
  3. Famili Liburua, zeinean adin txikikoak azalduko diren.

Eta gainera:

  1. Etxebizitzaren jabeak ondokoak aurkeztu beharko ditu:
    • Salerosketa eskritura edo jabetza egiaztatzen duen agiria.
  2. Etxebizitzan maizter direnek, ondokoa aurkeztu beharko dute:
    • Alokairu kontratua.
  3. 16 urtetik gorakoak familiaren etxebizitzara itzultzea:
    • Etxebizitzan bizi diren adin nagusiko berariazko baimena eta horien guztien nortasun agiria.
  4. Etxebizitza batean alta ematea, ez jabe, ez maizter ez familiaren etxebizitzara itzultzen denari:

4.1.1.- Etxebizitzan bizi dena jabea denean edo jabe izanik bertan bizi ez denean.

  • Jabearen baimen berariazkoa, etxebizitzaren jabetasuna egiaztatzeko agiria eta nortasun agiria.

4.1.2.- Etxebizitzan bizi eta erroldatzea baimendu behar duena maizterra denean.

  • Alokairu kontratuan azaltzen den maizterraren berariazko baimena eta nortasun agiriak.

5. Adin txikikoak erroldatzea:

  • Famili liburua.
  • Bi gurasoekin erroldatzen ez bada: erroldatzen ez den guraso horren baimena aurkeztu beharko da edo adin txikikoaren tutoretza egiaztatzen duen agiria eta etxebizitza titularraren baimena.
  • Gurasoetakoaren batekin erroldatzen ez bada: bien baimena edo, hala balegokio, tutoretza duen pertsonaren eta etxebizitza titularraren baimenak.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      INEri telematikoki jakinarazi.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Antolakuntza - Idazkaritza-Kontuhartzailetza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Ez dagokio