Erroldan alta ematea jaiotza edo adopzioa dela eta

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Jaioberria, adopzioan edo familia harreran hartutako haur bat Biztanleen Udal-Erroldan izena ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Jaioberriaren edo adoptatua izan den haurraren gurasoetako batek bestearen baimenarekin, edo haurraren legezko turoreak; edo bi guraso edo tutorearen legezko ordezkariak, berariazko baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- "Erroldan Inskribatzeko Eskaera" inprimakia.

2.- Izapidea interesdunak burutzen badu:
· Bere NAN, IFZ edo pasaporte originala, edo gidabaimen, bizileku-baimena edo AIZ originala.
3.- Izapidea baimendutako pertsona batek burutzen badu:
· Ordezkaritza -idazkia
· Baimendutakoaren nortasun agiri originala.
· Baimena ematen duen pertsonaren nortasun agiriaren originala edo kopia.
4.- Jaioberria agertzen den Familia liburua edo jaiotza ziurtagiria.
5.- Tutoretza, harrera edo adopzio kasuetan: ebazpen judizialaren dokumentu originala.
6.- Adin txikikoa gurasoetako batekin soilik erroldatzen bada, zaintza guraso horri eman zaiola jasotzen duen sententzia judiziala aurkeztu beharko da; edo halakorik ezean, beste gurasoak sinaturiko "Adin txikikoen Erantzukizunpeko Adierazpena" eta haren identifikazio dokumentazioa.
7.- Adin txikikoa gurasoena ez den beste etxebizitza batean erroldatzen bada, gurasoek sinaturiko "Adin txikikoen Erantzukizunpeko Adierazpena" eta etxebizitzaren jabea edo maizterra den pertsonak sinaturiko "Erroldan Inskribatzeko Baimena" eta haren NAN kopia.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Berehala

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      INEri telematikoki jakinarazi.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Antolakuntza - Idazkaritza-Kontuhartzailetza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus