COVID 19ak Sortutako Egoerak arintzeko dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Presako deialdia, jendearentzat zabalik dauden txikizkako merkataritzara, zerbitzu eta ostalaritza-establezimenduetara eta talde kalteberetara bideratutako diru-laguntzak emateko, koronabirusaren bilakaerak eragindako galerak arintzeko (Covid-19).

NORK ESKA DEZAKE?

5.1. Aurreikusitako merkataritza-, zerbitzu- eta ostalaritza-laguntzen onuradun izango dira martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan araututako alarma-egoerak eragindako txikizkako merkataritza-, zerbitzu- eta ostalaritza-jardueren erabateko etendurak edo etendura partzialak eragindako pertsonak, baldin eta laguntza eskatzeko unean titularra Gizarte Segurantzan alta emanda badago.

Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte 2020ko martxoaren 14an:

A) EAEn erroldatuta egotea.

B) Establezimendua Mendaron egotea eta zerga-egoitza Mendaron izatea.

C) alta emanda egotea EJZn eta Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian.

D) Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak 2020ko martxoaren 14an beteta izatea. Hala badagokio, zorraren ziurtagiria, legokiokeen laguntza kenduta ordainduko dena.

E) Mendaroko Udalarekin inolako zorrik ez izatea. Halakorik izanez gero, emandako laguntzatik konpentsatuko da.

5.2 "oinarrizko beharren saskiaren" laguntzak jasoko dituztenak honako hauek izango dira:

- Mendaroko udal-erroldan alta emandako pertsonak eta haien familia-unitateko kideak.

- Inolako diru-sarrera ekonomikorik ez izatea (DSBE jasotzen ez badute, ez beste lan-baliabide bateko diru-sarrerak).

- Salbuespen-kasuak eman ahal izango dira adingabeak ardurapean dituzten familietan, betiere gizarte-laneko profesionalak egindako txostenaren arabera.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Diru-laguntzaren eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

Eskabideak www.mendaro.eus webgunean eskuragarri dagoen eskabide-ereduaren arabera aurkeztu beharko dira, edo, bestela, posta elektronikoz bidali beharko dira interesdunak eskatuta, edo 685720010 (Nerea) telefonora deituta.

8.1. Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztu beharko ditu: zinpeko aitorpena, sinatuta (I. eredua).

8.2. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak 7 egun balioduneko epean aurkeztu ahal izango dira, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Mendaroko web-orrian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Oro har, onuradunek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta hura garatzen duen erregelamenduan eskatutako baldintzak bete beharko dituzte.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Emailez:
  • erregistroa@mendaro.eus

KOSTUA

Kostua udalaren gain.

PROZEDURAREN EPEA

ARAUDI APLIKAGARRIA

JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

  1. Eskaeren aurkezpena.
  2. Instrukzioa eta proposamena.
  3. Ebazpena: Alkatetza.

LANSAIL ARDURADUNA

Herritartasuna - Kultura

BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

DATU PERTSONALEN BABESA

Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus