Dokumentuen sarrera erregistroa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hau da helburua: Herritar, erakunde edo beste administrazio publikoek udaleko departamentu, organo edo zerbitzuei aurkeztutako idatzi eta jakinarazpen guztiak jasotzea, erregistratzea eta dagokion organo edo zerbitzura bideratzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Udaleko edozein arlori eskabide edo idatziren bat zuzendu nahi dioten guztiek (pertsona fisiko zein juridikoak), edo horien ordezkari legalak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).

Erregistratu nahi den eskabidean edo idatzian datu hauek beti jaso beharko dira:

- Interesatuaren izen-abizenak eta, dagokionean, ordezkatzen duenarenak.

- Jakinarazpena edo eskariaren erantzuna jasotzeko helbidea.

- Tokia, data eta sinadura.

- Ekintzak, arrazoiak, eskari zehatza eta, nahi izanez gero, udaleko zein sailetara zuzenduta dagoen.

- Prozedura araututa balego, dagokion dokumentazioa.

Eskaera laguntzeko beste dokumentazioa ere aurkeztu daiteke.

  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      BESTE ERA BATZUK:
      39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako entitateetan (Posta-bulegoetan, Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikeotan edo konsuletxe-bulegoetan, Erregistro-gaietarako laguntzarako bulegoetan).
      Eskariak posta bulegoan aurkezten badira, gutunazal irekian aurkeztu behar dira, data eta beste datuen zigilua ipintzeko. Ondoren, posta ziurtatuaren bidez bidaliko da, eta bidali izanaren agiria emango dio Correos-ek.

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.

      Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Antolakuntza - Harrera

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Eskariak betetzen laguntzeko, udalak normalizatutako eskabideak ditu. Inprimaki-mota bakoitzean, tramite hori burutzeko behar den informazioa eta dokumentazioa zehazten da; beraz, tramite bakoitzari dagokion inprimakia erabiltzea gomendatzen da.

      Tramite zehatz bat egiteko inprimakirik ez balego, normalizatutako eskabide orokorra ere erabili ahal izango da. Hala ere, ez da derrigorra inprimaki horiek erabili behar izatea.

      EZ dute administrazio-espedienterik hasiko udaletxera fax-ez edo posta elektronikoz bidalitako idatziek, ezta egindako abisuak, kexak edo iradokizunak ere (ez udaletxean zuzenean aurkeztutakoak, ez Herritarren Postontziaren bidez bidalitakoak).Ez zaie sarrerarik emango.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus