Eskerrak, erreklamazioak, kexak eta iradokizunak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalaren aurrean edozein erreklamazio, kexa edo iradokizun aurkeztea, beharrezko balitz, dagokion lansailean izapidetzeko.

* Partikularren ondasunen edo eskubideen gainean eragindako kalteei buruzkoa bada erreklamazioa, kalteak udal zerbitzuen funtzionamenduaren ondoriozkoak direnean Ikus i - Udalaren ondare-erantzukizunagatik kalteen erreklamazioa

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orokorra.
  • Egoki irizten duen beste edozein agiri.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 10 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1. Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso eta egiaztatu.
      2. Sarrera erregistroa eman eta kopia itzuli interesdunari.
      3. Dagokion lansailera bideratu.
      4. Kasu guztietan, interesatuari harturiko erabakia edo erantzuna jakinaraziko zaio.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Antolakuntza - Harrera

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Lansail arduraduna

      Dagokion Saila.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus