Ekitaldi bat antolatzeko Udalaren jabetzako material eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hiritarrek eta, bereziki, Mendaroko bizilagunek beren kultur edo kirol ekitaldiak antolatu ahal izateko, Udalak eskuragarri jartzen ditu bere jabetzako zenbait elementu: oholtza, hesiak, aulkiak, mahaiak, musika ekipoa etab.

Lansaileko arduradunak, udal zerbitzu teknikoen balorazioa jaso ondoren, erabakiko du kasuan kasu eskatutako materiala utzi edo ez.

NORK ESKA DEZAKE?

Antolatutako ekintza herritarrei irekiak eta interes orokorreko ekintzak antolatu nahi dutenek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orri normalizatua. Bertan arduradunaren datuak eta kontu korrontearen zenbakia adieraziko dira. Halaber eskatzen den materiala:

Eskaerak gutxienez 8 egun lehenago aurkeztu beharko dira.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Astebete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1. Udal zerbitzuen txosten teknikoa.
      2. Alkatetzako erantzuna eskatutako materiala ematearen alde edo kontra.
      3. Dagokionean, udal zerbitzu teknikoek ezarritako fidantza aurkeztea.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Kultura

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Kostua

      Ez dauka, interes orokorrekoa dela kontsideratzen delako.

      Fidantza

      Dena den, utzitako materialak jasan ditzakeen kalteei aurre egiteko, fidantza bat ipini ahal izango da, udal zerbitzuek ezarriko dutelarik.

      ------

      Materiala jaso eta itzuli. Baimeneko idatzian adieraziko dira.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus