Udalaren jabetzako lokalak erabiltzeko erreserba

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal gune edo areto desberdinak jardueretarako edo bestelako premietarako erabiltzeko baimena.

Erabili daitezkeen guneak edo aretoak

  • San Agustin Kulturguneko Auditorioa. (aforoa 177)
  • Udaletxeko Udalbatza Aretoa. (aforoa 48+10)
  • Arno aretoa (mahai borobila 14 aulkirekin)
  • Otaerre aretoa. (24 aulki)
  • Etun aretoa (Kz Gunea+beste erabilera batzuk)
  • Azpilgoetako Kultur Etxea:Goiko lokala. (120m² ~, aktibitate fisikoak)
  • Azpilgoetako Kultur Etxea. Beheko lokala. (40m² ~, aktibitate fisikoak)
  • Zelaikuako lokala. (79m²)
  • Goñati Pilotalekua
  • Andoneikuako Padela.
  • Ikastolako estalitako patioa.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orri normalizatua. Bertan arduradunaren datuak eta kontu korrontearen zenbakia adieraziko dira. Halaber eskatzen den lokala ere bai.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      - Goñati pilotaleku eta Andoneikuako padelaren erabilera.
      Mendaroko biztanleak: €/ordua10 €
      Mendarokoak EZ diren biztanleak: €/ ordua12 €
      Mendaroko biztanleak hiruhileko, €/ordu asteko.60 €
      Mendarokoak EZ diren biztanleak hiruhileko, €/ordu asteko.72 €
      07 - ONDASUN PUBLIKOEN ERABILERA.
      - Udalbatza Aretoaren erabilera Mendaroko partikular eta elkarteengatik (2 urte > erroldatuta edo jarduera)74 €
      - Berdin, aurreko atalean sartzen ez direnek148 €
      - Ikastolako gimnasioa, orduko8 €
      - Azpilgoetako Kultur Etxeko goiko gela, orduko8 €
      - Azpilgoetako Kultur Etxeko beheko gela orduko6 €
      - Zelaikuako gela , orduko5 €
      - S. Agustín K.E. gela bakoitza, orduko7 €
      - S. Agustín K.E. gela balioanitza, emanaldiko233 €

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Astebete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Ez dagokio

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Kultura

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Eskaerak gutxienez 8 egun lehenago aurkeztu beharko dira.

      Definitutako maiztasuna duten ekintzetarako, lokalaren lagapenean lehentasuna izango dute aurreko urteko ordutegia mantentzen duten hartzaileek, beti ere, erreserba dagokion ikasturteari dagokion irailaren 15 aurretik egiten badute.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus