Obra txikirako lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Obra txikiak izango dira, horrenbestez, etxebizitzen, lokalen eta eraikinen barruko banaketa aldatzea, horiek edonolako erabilera dutelarik ere, baldin eta egiturazko elementuetan edo kanpoko itxituran aldaketari eragiten ez badute; finkak, orubeak eta lursailak ixtea; obretan babes hesiak, aldamioak, eskoramenduak eta gainerako eraikuntzako elementu osagarriak jartzea; estalkiak, zabaltzak, fatxadaren akaberak edo hirigintza-elementu jakinak (zerbitzuen hartuneak egitea, zoladurak berritzea eta abar); errotuluak edo markesinak jartzea; etxebizitzen eta lokalen barrua eraberritzea eta antzekoak.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Kasu guztietan:

  1. Obren aurrekomunikazioa.
  2. aurrekontua.
  3. Arriskuen Evaluaketa Espezifikoa, behar denean.

Honako kasuetan:

  1. Barruko obrak: barruko antolamendua aldatuko balitz, egun nola dagoen jasotzen duen plano bat eta berrikuntzarekin bestea.
  2. Kanpoko obrak: Arriskuen Ebaluaketa Espezipikoa.
  3. jartzeko:
  • ezaugarri eta neurriak azaltzen dituen agiria.

4. Gas naturalaren instalazioa: instalazioaz arduratuko den enpresaren proposamen teknikoa, gasa hornitzen duen enpresaren oniritziarekin.

5. Obraren ondorioz bide publikoa okupatu beharrean izanez gero, eragileak dagokion lizentzia eskatu beharko du, eta horretarako honako agiriak aurkeztu:

  • Aldamioak edo antzekoak jartzeko:
  • 7 metroko altura baino gutxiago: Egiturak bere kokalekuan izango dituen oinplanoko eta ebakidurako planoak, hartuko duen azalera eta zenbat denboraz egongo den jarrita azalduz.
  • 7 metroko altura baino gehiago: Aldamioak ezartzeko proiektua, eskudun den teknikariak idatzitakoa, eta dagokion elkargo profesionalak onetsitakoa, hartuko duen azalera eta zenbat denboraz egongo den jarrita azalduz.
  • Edukiontziak jartzeko: nahikoa da jakinaraztea hori handia edo txikia izango den eta zenbat egunetarako jarriko den.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      001 - Eranskina.
      TARIFA BAKARRA ETA ZERGA-TASA5 %
      001 - Udal bide publikoaren lurpea, gasolina, butano, propano, eta gas edo olio antzekoen instalakuntza, biltegi edo hornitegi aparailuengatik
      Deposito edo instalazioko eta urteko89 €
      d) atalean sartzen ez den linea zuzen metro bakoitzeko2 €
      001 - Hesiak, aldamioak, puntelak, asnilak eta eraikuntza mterialak
      1.-Hesiak, era guztietako lanetan.- M².ko edo zatiko eta eguneko edo zatiko0,22 €
      2- Aldamio finkoetan jarritako defentsak, bide publikoan apoiatuak, horien azpitik libreki ibiltzea ezinezko bihurtzen duten euskarriekin.- M² edo zatiko eta eguneko edo zatiko0,22 €
      3.- Defentsa berberak, aldamioak bide publikoan apoiaturik daudenean iladan jarritako euskarriekin, fatxadako lerroarekin paraleloan eta bertatik 1,2 metro edo distantzia gehiagora, langarik gabe, altueran 3 metro baino gutxiagokoak eta azpitik ibiltzea posiblea denean.- M² edo zatiko eta eguneko edo zatiko0,09 €
      4.- Zutabeak eta eustakak hesitik kanpo- M²ko edo zatiko eta eguneko edo zatiko0,22 €
      a) Lehenengo 30 egunetan0,52 €
      b) Ondorengo egunetan0,87 €
      6.- Kontenedoreak edo siloak. m² edo zatiko eta eguneko0,28 €
      7.- Aldizkako beharrek sortutako hainbat erabiletarako guneak erreserbatzea, metro edo zatiko eta eguneko .Erabilera hau beti ere aurrez Baimenduta izango da.Hilabete pasa ondoren, tarifak %50eko igoera izango du.6,64 €

      - ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA. (001 Eranskina)

      HOBARIAK:

      10. Artikulua.

      Uztailaren 5.ko Gipuzkoako Tokiko Ogasunak errgulatzen dituen 1989/15 Foru Arauaren 9. artikuluaren arabera, Mendaroko Udalak ondorengo hobariak onartu ditu:

      a) %95arteko hobaria ezartzen da, interes berezi edota udal erabilera duten eraikuntza, instalazio eta obren aldekoa, gizarte, kultur egoerak, artistiko-historikoak edota lana sustatzeko direnak justifikatzen duten deklarazioak. Deklarazio hau Udalbatzari dagokio eta akordioa hartuko da, sujeto pasiboaren eskaera izanik aurrez, kideen gehiengoaren aldeko botuarekin. (2007-12-31.ko 253 zkizko GAO-n argitaratua).

      b) Zergaren kuotaren %50eko hobaria izango dute honako eraikuntza, instalazio eta obrek:

      1. Baserri auzoetan egiten direnak, baldin eta Administrazioaren ustez, eskatzaileek osorik edo zatika baserriko sektorean badihardute lanean. Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Nekazaritza Ganbararen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

      2. Igogailurik ez duten eraikinetan, igogailuak, arrapalak, igotzeko plataformak, eta irisgarritasunari dagozkion beste obrak.

      3. Eraikineko jabe guztienak diren elementuen obrak: teilatu, fatxada eta Eraikinen Inspekzio Teknikotik (EIT) ondorioztatzen diren obrak.

      - ONDOKO TASAK, BIDE PUBLIKOA OKUPATZEN DEN KASUETAN

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1. Aurrekomunikazioaren aurkezpena
      2. Udal Zerbitzuen O.I. edo txostena.
      3. Udal zerga eta, hala balegokio, tasen

      LANSAIL ARDURADUNA

      Lurralde - Hirigintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      • Etxe edo lokalen barruko lanak 08:00etatik 20:00etara egin behar dira eta, edozein kasutan, jaiegunetan ezin da egin, zaratak edota bibrazioak direla eta, bizilagunak gogaitu ditzakeen lanik.
      • Obra motaren arabera, Udaletxeak, obra hasteko gehienezko epeak, ez justifikatutako etenerako eta obra bukaerako gehienezko epeak ezarriko ditu

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus