Jarduera sailkatua lizentziaren baitan dagoena eta jarduera hasieraren aurrekomunikazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pertsonengan edo ondasunengan sortu edo ingurumenarengan eragin handiagoa duten jarduerentzat edo instalazio publiko zein pribatuentzat lizentzia (Euskal Herriko ingurumenaren babes orokorraren otsailaren 27ko 3/1998 Legeko II.A. Eranskina).

* Lokala egokitzeko obrak beharrezkoak badira obratarako obra handiko lizentzia edo txikiaren Aurrekomunikazioa eskatu beharko da. Nolanahi ere, lizentzia beharrezkoa duten jarduera sailkatuentzat ezin izango da obra lizentzia eman aurretik jarduera lizentzia ez badute.

NORK ESKA DEZAKE?

Industria edo zerbitzu establezimendu bat ireki nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridikok ireki dezake.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Sailkatutako Jardueretarako baimena eskaera

2. Proiektu teknikoa eta deskribapen-memoria, eskudun teknikariak sinatua, ondorengo datuekin:

a) Jardueraren ezaugarriak; ingurunea; bere eraginak eta erabiltzeko proposatzen diren neurri zuzentzaileak, beren eraginkortasun maila eta segurtasun bermea adieraziz, zehaztuko dira.

b) Planoak:

  • Instalazioaren kokapena:. 1:500 eskala.
  • Instalazioen oinplanoa: 1:100 eskala edo antzekoa.

c) Obren aurrekontua.

d) Laneko segurtasun eta osasuneko txostena.

e) Hondakinen Kudeaketa txostena.

3. Ingurumen-eraginaren ebaluazioaren mende dauden proiektuetarako, aipatu dokumentazioari ingurumen-eraginari dagokion txosten bat gehitu beharko zaio.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      03 - HIRIGINTZA ZERBITZUAK EMATEA. ONDORENGO ESPEDIENTE ETA PROEIKTUEN TRAMITAZIOA ETA HAUEN ALDAKETAK.
      Hirigintza lurzatiketak edo segregazioak.100 €
      Hondamen espedientearen izapidetza.639 €
      - Iharduera lizentzia behar dutenak.700 €
      - Baimena ukatutako Iharduerak.111 €
      -Hirigintza informazio zehatza: aurreanalisia eskatzen duenean (+A epigrafeko fotokopiak, hala bada)70 €
      -Eskatutako planoak paper edo euskarri digitalean.4 €
      04 - ESTABLEZIMENDUEN IREKIERA BAIMENA ETA AURRETIKO JAKINARAZPENA ESKATZEN DUTEN AKTIBITATEEN UDALAREN KONTROL EKINTZAGATIK.

      - Aktibitate edo instalakuntzaren funtzionamendua konprobatu.

      200 m²-rainoko instalazioak.166 €
      100 m2 –gehiago edo zatiko bakoitzetik, gehitu.55 €
      - Antzokiak, zinemak, dantzalekuak eta antzekoak.829 €
      - Hotelak, hostalak edo antzekoak, jatetxeak, izar edo tenedor batekoak.221 €
      Izar edo tenedor bakoitzagatik, gehitu.111 €
      -Tabernak, kafetegiak, ardandegiak, sagardotegiak, garagardotegiak eta beste antzekoak.221 €
      -Pub, musikadun tabernak eta antzekoak.387 €
      - Bankoak edo Kutxak .1463 €
      - 200m2-rainoko instalazioko dendak.277 €
      100m2 gehiago edo zatiko bakoitzetik, gehitu.77 €
      - Mota guztietako agentziak, langelak, gestoriak, administrari, tekniko edo negozioetako bulegoak .221 €
      - Gidari gabeko autoen alogerako negozioetan, auto bakoitzeko, gehitu.277 €
      100 m²-raino.400 €
      500 m²-raino.600 €
      1000 m²-raino.1000 €
      2000 m²-raino.1500 €
      2000 m²-tik aurrera.2000 €
      Gainontzeko jarduerak230 €

      Ordenantza fiskala ikusi

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1. Jarduerarako eta obrak egiteko lizentzia eskaerak aurkeztea. (2. eskuratzeko beharrezkoa izango da aurretik lehena izatea).
      2. Teknikariaren txostena proiektua hirigintza araudiari egokitzen dela egiaztatuz.
      3. Alkatetzaren ebazpena izapidetua izan dadin onartuz.
      4. Jendaurrean erakusteko epea: GAOn argitaratu eta auzokideei jakinarazi. 15 egun alegazioak aurkezteko.
      5. Jardueraren izaera kontuan hartuz beharrezkoa den Udal teknikariaren txostena eta sanitate-txostena: jendaurrean erakusteko epea behin amaituta, 15 egun dauzkate.
      6. Aldundiaren txostena (Hiri lurzorurako) edo Jaurlaritzarena (industri edo urbanizaezin lurzorurako). Hala badagokio, neurri zuzentzaileak ezarriko dituzte. (15 egun)
      7. Alkatetzaren Ebazpena jarduera lizentzia ematea onartuz.
      8. Lizentziei dagozkien tasak ordaintzea.(Ordenantza Fiskala ikusi)
      9. Sailkatutako aktibitate baimenean ezarritako neurri zuzentzaileak ezarrita (Obra Handi edo txikiaren baimena lortuaz) aktibitatearen hasera, Jarduera sailkatuen aurrekomunikazioa beharko du.
      10. Jakinarazpenarekin batera, lokala ikuskatzea ziurtatzeko instalazioa bat datorrela proiektuarekin eta ezarritako neurri zuzentzailak bete direla adierazten duen eskumena duen pertsona teknikoak luzaturiko zertifikazioa erantsiko da. Jakinarazpenak aktibitatea hasteko baimena ematen dio sustatzaileari.
      11. Lokalaren ikuskapena, proiektuari eta ezarritako neurri zuzentzaileak bete direla ikusteko.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Lurralde - Hirigintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      • Lokalak jarduera garatzeko beharrezkoak diren baldintza guztiak bete beharko ditu abian jarri aurretik. Obrak egitea beharrezkoa balitz, obra lizentzia aldez aurreko jakinarazpena baino lehenago aurkeztu beharko litzateke.
      • Jarduera sailkatuen aurretiazko komunikazioari, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari eta era guztietako ingurumen-baimen eta –lizentziak emateari eransten zaion edo haiekin batera aurkezten den dokumentazioan exijitutako datuak ezkutatzea edo faltsutzea.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus