Familia ugarien tituloa izapidetzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Titulu ofizial bat da, familia ugari bati bere egoera onartzen diona.

NORK ESKA DEZAKE?

Honako kide hauek dituztenak dira familia ugariak:

  • Hiru seme-alaba edo gehiago ditu(zt)en aurreko ahaide bat edo bi, komunak izan edo ez.
  • Bi seme-alaba, komunak izan ala ez, ditu(zt)en aurreko ahaide bat edo bi, semealabetako bat gutxienez minusbaliatua bada edo lanerako ezindua baldin badago.
  • Bi seme-alaba, komunak izan ala ez dituzten bi aurreko ahaide, biak minusbaliatuak badira, edo gutxienez, haietako batek %65eko edo gehiagoko minusbaliotasun gradua baldin badu, edo lanerako ezinduak baldin badaude.
  • Aita edo ama banatuak edo dibortziatuak, hiru seme-alaba edo gehiagorekin, komunak izan ala ez, nahiz eta famili unitate desberdinetan egon, betiere bere ekonomia-mendekotasunean baldin badaude, nahiz eta ez bizi ezkontza-egoitzan.
  • Bi seme-alaba dituen aita edo ama, baldin eta beste gurasoa hil bada.
  • Umezurtz diren bi anai-arreba edo gehiago, tutoretza, harrera edo zaintzan daudenak eta tutorearekin, hartzailearekin edo zaintzailearekin bizi direnak, baina ez daudenak haien menpe.
  • 18 urtetik gorako hiru anai-arreba umezurtz edo gehiago, edo bi anai-arreba umezurtz bietako bat minusbaliatua bada, elkarrekin bizi eta elkarren artean ekonomia-mendekotasunadutenean.

Familia Ugariaren baldintza onartzeko edo mantentzeko seme-alabek bete beharrekoak honako hauek dira:

  • Ezkongabeak izan eta 21 urte baino gutxiago eduki, minusbaliatuak badira edo lanerako ezinduak badaude izan ezik. Adin muga 25 urte arte luzatu ahal izango da ikasketengatik.
  • Aurreko ahaidearekin edo ahaideekin bizi (ikasketek, lanak... eragindako aldi baterako banaketak ez du elkarbizitza apurtzen).
  • Aurreko ahaideekiko ekonomia-mendekotasuna izan.

Sailkapena

Berezia

  • Bost seme-alaba edo gehiagokoa.
  • Lau seme-alabakoa; gutxienez horietako hiru, erditze, adopzio, harrera iraunkor edo aurradopzio multiplea izan badira.
  • Lau seme-alabakoa, famili unitatearen urteko diru sarrerak, osatzen duten kide kopuruaren artean zatituta, indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren urteko zenbaketaren %75 baino gutxiago denean, aparteko ordainsariak kontutan hartuta.

Orokorra:

  • Beste famili unitateak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera eredu ofizialean. (5-giza-19.1-17 eredua)
  2. Famili Liburuaren fotokopia.
  3. Familia unitateko kide guztien erroldatze ziurtagiria (Udaletxean).
  4. Familia unitatean NANa duten kide guztien NANen fotokopiak.
  5. Egoera bereziak egiaztatzeko agiriak: minusbaliotasuna (guraso edota hauerrena), alargun izatearena, ikasle izatearena (21 urtetik gorako seme-alabena).
  6. Mendekotasuri ekonomikoa egiaztatzeko dokumentazioa (PFEZ, nominak, langabeziako txartela....) lau seme-alaba dituen familia-unitateak kategoria-aldaketa eskatzen duenean, indarrean dagoen gutxieneko slodataren % 75 baino gehiagoko urteko diru-sarrerak ez badituzte (aparteko ordainsariak barne).
  7. Banantze edo dibortzio kasuetan: epaiaren eta hitzarmen erregulatzailearen kopiak, haurren zaintza egiaztatzeko.
  8. Beste nazionalitateko pertsonek: Europar Batasunekoak badira, bizileku-baimena edo lan ziurtagiriak; eta Europar Batasunekoak ez badira, familiako kide guztien bizileku-baimena.

Tituloa berritzeko:

Familia Ugariaren Titulua berritu egin beharko da familiako kide kopurua edo seme-alabetako baten baliaezintasuna aldatzen denean, horrek kategorian eragina badu. Hala eta guztiz ere, seme edo alaba nagusienak 21 urte betetzen dituenean berritu beharko da, bai ikasketak utzi dituelako eta ondorioz baldintza hau galduko duelako, bai ikasten jarraitzen duelako, eta kasu honetan urtero berritu beharko da ikasketak bukatu arte.

Familia Ugariaren Titulua berritzeko aurkeztu beharreko dokumentazio ondorengoa izango da:

  • Aurreko Titulua aurkeztu.
  • Egoera bereziak edo aldaketak izanez gero, horiek egiaztatzeko behar diren agiriak aurkeztu: minusbaliotasuna, ikasle izatearena, alargun izatearena, banadua edo dibortziatua izaterena.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      • Aurrez aurre: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako departamentuari dagokio tituloa ematea (Txara 2, Zarategi pasealekua 99 Intxaurrondo 20015 Donostia - Tf: 943 112 511).

      Dena den Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Udaletxeko beheko solairuan) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:0ra eska dezakezu

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Eusko Jaurlaritzako web gunea

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Agiri guztiak Gipuzkoako Foru Aldundira igortzen dira bertan izapidetu dezaten.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Gizartegintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      • Tituloarekin batera, 5 urtetiko gora dituzten kideek Familia Ugarien txartela ere jasoko dute etxean.
      • Tituloa emateko epea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako departamentuari dagokio.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus