Udalak emandako agiriak on-line egiaztatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Norbere izenean eta digitalki Udalak sortu edo/eta sinatu dituen dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko: errolda ziurtagiriak, ordainagiriak, eta abar.

Horretarako IFZ/NANaren zenbakia eta dokumentuan agertzen den kodea sartu behar dira.

Jatorrizko dokumentuaren kopia bat ikusiko da, IZENPE erakunde ziurtatatzaileak bermatutako Sinadura Digital Korporatiboarekin.

NORK ESKA DEZAKE?

18 urtetik gorako edonork.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ez dagokio.

NOLA ESKA DAITEKE?

    KOSTUA

    Doan

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: Berehala

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    Ez dagokio

    JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

    Zerbitzu Telematikoetan identifikatu.

    Dokumentuaren kodea sartu.

    Dokumentua egiaztatu eta kontsultatu.

    LANSAIL ARDURADUNA

    Antolakuntza - Harrera

    BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus