Aire komprimituko armak edukitzeko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aire konprimituko armak, edukitzeko lizentzia eskatzea.

Bi motatakoak diren 4. mailako armak edukitzea eta erabiltzea gaitzen duen agiriaren eskaeran datza:
1. A TXARTELA: Karabinak eta pistolak, tiro erdiautomatikodunak eta errepikapenekoak; eta akzio bikoitzeko errebolberrak, airez edo eskopetetara bereganatu gabeko konprimatuzko gasen bidez eraginda; baita kirol edo erabilera ludikorako sistema automatikoko tiroa dutenak ere. A Txartel honen baliozkotasuna 5 urtekoa da. Gehienez 6 arma erregistratu daitezke.
2. B TXARTELA. Karabinak eta pistolak, anima laudunak edo marratuak. Tiro bakarrekoak eta akzio bakuneko errebolberrak, airez edo eskopetetara bereganatu gabeko konprimituzko gasen bidez eraginda; baita kirol edo erabilera ludikorako malguki bidez eragindakoak ere. B Txartel honen baliozkotasuna iraunkorra da. Erregistratu daitekeen arma kopurua mugagabea da.

NORK ESKA DEZAKE?

Mendaron bizi diren 18 urtetik gorako herritarrak, eta 14 urtetik 18ra, aitaren- amaren edo legezko tutorearen baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskatzailearen NANa.
  • Eskaera" inprimakia. Arma-dendak emandako eredu bikoitza.

  • Arma-dendak emaniko arma txartel hirukoiztuaren eredua.
  • Erosketa faktura edo jabetzaren transferentziaren agiria.
  • 14 eta 18 urte bitartekoek aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena ekarriko dute.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1. Recogida y comprobación de la documentación presentada

      2. Emisión de tarjeta y entrega a la persona interesada.

      3. Remisión de un ejemplar a la Intervención de Armas de Zarauz.

      4. Archivar otro ejemplar de la tarjeta en el registro municipal de armas.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Lurralde - Zerbitzuak

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus