Udal hilerria: lurpetik ateratzeko, lekualdatzeko edo errausteko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lurpetik ateratzeko eskaera, lekualdatzeko edo errausteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Hildakoaren gorpuzkiak norenak diren, haren oinordekoak edo ahaideak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera Orokorra.
  2. Gorpuzkiak dituen panteoia edo nitxoa identifikatu.
  3. Gipuzkoako Osasun Publikoko zuzendariordetzak emandako gorpuzkinaren lekualdatze Baimena (Nafarroa etorbidea 4, Donostia 943 022 700).
  • Lekualdatzea ez dagoenean, atal honetako 1 eta 2 puntuan aurkeztea nahikoa izango da.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      06 - UDAL HILERRIAK, GORPUAK ERAMATEKO ZERBITZUAK ETA BESTELAKO UDAL HILETA ZERBITZUAK
      a) Ehorzketa zerbitzua, nitxo eta panteoi pribatuetan.272
      b) Ehorzketa zerbitzua, herri nitxoen 10 urterako lagapenarekin eta marmolezko plaka (Garagartza)692
      c) Nitxo edo panteoi pribatuetatik desehorzketa eta/edo garbiketa edo norbaitek eskatuta.337
      e) Inskripzio eskubideak panteoia zein nitxo eskualdatze, herentzia edo emateagatik140

      PROZEDURAREN EPEA

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      • Alkate ebazpena eta horren jakinarazpena interesdunari.
      • Zerbitzuarekin gorpuzkinak hilobitik ateratzeko eguna eta ordua adostu .
      • Udal tasaren likidazioa, gorpua lurperatu zen egunetik 10 urte pasa badira.
      • Zerbitzua egitea.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Lurralde - Zerbitzuak

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus