Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko erregistroa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Erregistroan Inskribatzea.

Erregistroan animalia inskribatzeko eskatu baino lehen, animalia horiek izateko lizentzia eduki behar da.

Helburu horretarako, arriskutsuak izan daitezkeen zakurrak jarraian aipatzen diren arrazakoak izango dira, baita ere euren artean gurutzatutakoak:

  • Pit Bull Terrier.
  • Staffordshire Bull Terrier.
  • American Staffordshire Terrier.
  • Rottwellwer.
  • Dogo Argentino.
  • Fila Brasileiro.
  • Tosa Inu.
  • Akita Inu.
  • Akita Americano.
  • American Bully.
  • American Pit Bull Terrier.
  • Bandogg– American Bandogg Mastiff.

-Era berean, beharrezkoa izango da erregistratzea honako kasu hauetan:

Baita ere:

a) Baldin eta animaliaren ezaugarri guztiak edo gehienak Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren II. Eranskinean agertzen diren ezaugarriekin bat badatoz.
b) Alkatetza-ebazpenez arriskutsu izan daitekeen animaliatzat jotzen bada, hark pertsonak edo beste animali batzuk eraso baditu. Emandako lizentzia jakinaraztetik aurrera hilabete izango du animaliaren jabeak lizentzia eskatzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Mendaron erroldatuta dauden18 urtetik gorako herritarrak jabeak izan edo ez izan arren AIA animaliak eraman behar dutenak, beti ere, 199/50ko legean eta 278/2002ko Errege-dekretuan jasotzen diren baldintzak betetzen baditu.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak udal erroldan inskribatzeko eskaera.
  • Eskatzailearen NAN
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia ematen duen ebazpena, administrazio eskudunak emana (jatorrizkoa eta fotokopia). Ez da behar ebazpena Mendaroko Udalak eman badu.
  • Hirugarren bati eragin dakizkion kalteei aurre egiteko erantzukizun zibileko asegurua hitzartu izanaren egiaztagiriaren (polizaren) fotokopia, aseguru horren estaldura gutxienez 120.000 eurotakoa beharko duelarik izan. Era berean, aipatu aseguruaren urteko saria ordaindu izanaren egiaztagiriaren fotokopia erantsi beharko da.
  • Animaliaren osasun-kartilla (jatorrizkoa eta fotokopia).
  • Albaitariaren agiria, duela gutxi emana, batetik, animaliaren osasun-egoera egiaztatu eta, bestetik, oso arriskutsu egiten duen ez gaixotasunik ez inongo arazorik ez duela ziurtatzen duena (jatorrizkoa eta fotokopia).
  • Txakurraren espeziea erregistratzeko orria (mikrotxipa) (jatorrizkoa eta fotokopia).
  • Aukerakoa: animalia esterilizatua izan dela egiaztatzeko agiria (jatorrizkoa eta fotokopia).
  • Izapidea baimendutako pertsona batek burutzen badu:
    · Ordezkaritza -idazkia.
    · Baimendutakoaren nortasun agiri originala.
    · Baimena ematen duen pertsonaren nortasun agiriaren originala edo kopia.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      Udalak kostua bere gain hartzen du.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      • Alkatetzaren Ebazpena eta jakinarazpena interesatuari, arriskutsuak litezkeen animaliak edukitzaren erregistroarena.
      • ALAren lizentzia txartel bakoitzagatiko tasa likidazioa.
      • Arriskutsuak litezkeen animalien udal erregistroan jasotzea animalia.
      • Txartela ematea.
      • Ebazpenaren kopia Eusko Jaurlaritzaren AIEO Sailera bidali.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Lurralde - Zerbitzuak

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Titular aldaketa edo eskualdaketa:

      Betekizunak:

      • Lizentziak indarrean egon behar du, saltzailearen aldetik
      • Erosleak lizentzia eskuratu behar du aldez aurretik
      • Aldaketa AIEOn (EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorra) jaso behar da, ohiko albaiteroarenean.

      Beste autonomia erkidego batera aldatzea:

      • Beharrezkoa da jatorrizko autonomia erkidegoko Erregistroan baja ematea, ohiko albaiteroarenean.
      • Erregistroan izena eman behar da, lehen azaldutako prozedurari jarraiki.

      Baja:

      • Animalia hilez gero edo lapurtua izanez gero, baja eman beharko da REGIAn, ohiko albaiteroaren bitartez.
      • Bajaren berri eman Udalari, albaitariak emandako agiriaren bidez, Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Udal Erregistroan baja emateko.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus