Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko, trebatu eta maneiatzeko administrazioko lizentzia eskuratzea edo berritzea.

Beharrezkoa da arriskutsua izan daitekeen txakurrarekin pasieran ibili nahi duenarentzat.

Helburu horretarako, arriskutsuak izan daitezkeen zakurrak jarraian aipatzen diren arrazakoak izango dira, baita ere euren artean gurutzatutakoak:

  • Pit Bull Terrier.
  • Staffordshire Bull Terrier.
  • American Staffordshire Terrier.
  • Rottwiler.
  • Dogo Argentino.
  • Fila Brasileiro.
  • Tosu Inu.
  • Akita Inu.
  • Akita Americano.
  • American Bully.
  • American Pit Bull Terrier.

-Era berean, beharrezkoa izango da lizentzia lortzea honako kasu hauetan:

a) Baldin eta animaliaren ezaugarri guztiak edo gehienak Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren II. Eranskinean agertzen diren ezaugarriekin bat badatoz.

b) Alkatetza-ebazpenez arriskutsu izan daitekeen animaliatzat jotzen bada, hark pertsonak edo beste animali batzuk eraso baditu. Emandako lizentzia jakinaraztetik aurrera hilabete izango du animaliaren jabeak lizentzia eskatzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Mendaron erroldatuta dauden18 urtetik gorako herritarrak jabeak izan edo ez izan arren, AIA animaliak eraman behar dutenak, beti ere, 199/50ko legean eta 278/2002ko Errege-dekretuan jasotzen diren baldintzak betetzen baditu.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia eskaera.
  • Aurrekari penalik ez duela egiaztatzen duen agiria, Udalak izapidatu ahal izango du, berarentzat baimena aurkezten bada.
  • Zinpeko aitorpena, azaltzen duena eskatzaileak ez duela arriskutsuak izan daitezkeen animalien zuzenbide araudiari buruzko 1999ko abenduaren 23ko 50/1999 Legeko 13. Artikuluko 3. atalean aurrikusitako zigorretatik bat bera ere jaso arau hauste larri edo oso larria egiteagatik. Dena den, aldi baterako etendura zigorra jaso arren aukera izango du lizentzia lortu edo berritzeko, baldin eta lizentziaren eskaera egunerako oso-osorik bete bada jarritako zigorra.

  • Eskatzailearen NAN
  • Eskatzailearen argazki berri bat, nortasun agiriaren neurrikoak eta kolorezkoak (digitalez jpg formatuan ere ekarri daiteke)
  • Gaitasun fisiko eta psikologikoa egiaztatzen duen agiria, lizentziaren eskaera baino gehienez 12 hilabete lehenago Euskal Autonomia Erkidegoko zentro baimendu batek egindakoa.
  • Txakurraren zentzuaren inprimakia. Eskaerarekin aurkezten ez bada, baimena lortu ondorengo 15 egunetan aurkeztu beharko da.
  • Izapidea baimendutako pertsona batek burutzen badu:
    · Ordezkaritza -idazkia.
    · Baimendutakoaren nortasun agiri originala.
    · Baimena ematen duen pertsonaren nortasun agiriaren originala edo kopia.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      Udalak kostua bere gain hartzen du.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      • Eskaeraren aurkezpena.

      *Mendaroko Udalak, ofizioz hasi ahal izango du ere espedientea.

      • Alkatetzaren Ebazpena eta jakinarazpena interesaturai, arriskutsuak litezkeen animaliak edukitzeko lizentzia emanez edo ezetsiz.
      • ALAren lizentzia txartel bakoitzagatiko tasa likidazioa.
      • Txartela ematea.
      • Ebazpenaren kopia Eusko Jaurlaritzaren AIEO Sailera bidali.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Lurralde - Zerbitzuak

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      1. Baimenak bost urteko balioa izango du eta epe hori gaindituz gero, berritu egin beharko da. Dena denbaimena balio gabe geldituko datitularrak baimena lortzeko edozein baldintza betetzen ez duen unean.
      2. Baimeneko daturen bat aldatuz gero, titularrak jakinaren gainean jarriko du Mendaroko Udalari, aldaketa egunetik hamabosteguneko epean.
      3. Zakurra kateaz edo ugalez lotu behar da (gehienez bi metrokoa eta luzaezina) eta arrazaren arabera dagokion muturreko homologatua jarriko zaio. Leku publikoetan pertsona bakoitzak ezin du horrelako zakur bat baino gehiagorekin ibili.
      4. Soinean eraman beharko du arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izateko baimena, agintariek eskatzen dutenean erakutsi beharko dena.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus