Balio handiko objektu galduak: entregatu eta berreskuratu

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Galdu diren gauzak utzi eta jasotzeko zerbitzua.

NORK ESKA DEZAKE?

Objektuaren edo objektuen jabe dela ziurtatzen duen edozein pertsonek.

Aurkitutako objektua udaletxean entregatzen den egunetik kontatzen hasita 2 urte igaro ondoren, jabea agertuko ez balitz, objektua aurkitu duen pertsonak eska dezake.

Aurkitutako objektuak, telefono mugikorrak eta informatikako gailuen kasuan, datu pertsonalen babesa dela eta, galdutako objektua aurkitu zuen pertsonari ez zaizkio itzuliko.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Objektuaren jabea dela egiaztatzen duen froga edo agiria

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

        KOSTUA

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Berehala
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 urte

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

        Objektua jasotzen denean, baliozko denean, eta ekarri duen pertsonak horrela nahi duenean, ondorengoa egingo da:

        1. Entregatzen duen pertsonaren datuak jaso.
        2. Objektua eta horren argazkia jaso.
        3. Entregatutako objektua galdutako objektuen erregistroan jaso (Espedienteen Kudeaketa)
        4. Objektua entregatu izanaren egiaztagiria eman hura entregatu duenari, eta jakinarazi 2 urteren buruan objektuaren legezko jabea agertzen ez bada, harentzako eska dezakeela, eta, entregatutakoaren balioaren arabera, eskubidea duela horren balioaren hamarrena edo hogeirena eskuratzeko.
        5. Galdutako objektuaren berri emango da HAZeko iragarki-taulan eta udalaren web orrian bi igande jarraituetan.

        Objektua jabeari itzultzen denean:

        1. Itzultze-skaera eta dokumentazioa jaso, eskaneatu eta erregistratu.
        2. Aurkezten dituen frogak eta agiriak objektuaren legezko jabetzat hartzeko nahikoak diren baloratu.
        3. Eskatzaileari objektua entregatu, eta jakinarazi nork aurkitu eta entregatu zuen udal bulegoetan; halaber, adieraziko zaio objektua aurkitu zuenak eskubidea duela horren balioaren hamarrena edo hogeirena eskuratzeko, aurkitutakoaren balioaren arabera.
        4. Entregatutako objektua galdutako objektuen erregistrotik kendu.(Espedientea itxi).
        5. Objektua aurkitu zuen pertsonari jaso denari berri eman.

        LANSAIL ARDURADUNA

        Antolakuntza - Harrera

        BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus