Internet bidezko zerbitzuak erabiltzeko“B@KQ” sarbide-gakoaren eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendaroko Udaleko eta beste hainbat erakunde publikotako (Gipuzkoako beste udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Osakidetza...) zerbitzu telematikoetan identifikatu eta izapideak egiteko, B@kQ ziurtagiri kualifikatua eskuratzeko aukera duzu.

B@kQ pertsona fisikoak elektronikoki identifikatzeko baliabide bat da, kautotzeko eta sinatzeko aukera ematen duena. Elementu hauek osatzen dute: erabiltzailearen NAN, pasahitza, eta 16 karaktere alfabetiko eta numeriko dituen koordenatu-joko bat.

Ziurtagiria eskuratzeko, IDENTIFIKAZIO PRESENTZIALA behar da; horregatik, Mendaroko udaleko arreta bulegora bertaratu behar duzu NANarekin.

NORK ESKA DEZAKE?

16 urtetik gorako Mendaron erroldatutako pertsonak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Estatuko herritarra izanez gero:

  • NAN, pasaportea edo gidabaimena.

Atzerriko herritarra izanez gero:

Europar Batasuneko kidea edo Europako Esparru Ekonomikoko estatuetako kidea:

  • Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ).
  • Batasuneko Kideen Hiritarren Erregistroak igorritako ziurtagiria.

Erkidegotik kanpoko herritarra:

  • Atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ).
  • Indarrean dagoen bizileku-txartela (jatorrizkoa).

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

        KOSTUA

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Berehala
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Izenpe - b@kQ ziurtagiria

        JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

        Mendaroko arreta-gunean eskaera osatu ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko diogu eskatzaileari, mezuan honako hauek adieraziz: koordenatuak eta jaulkitzeko eta aktibatzeko prozesua egiteko lotura bat.

        Jaulkitzeko eta aktibatzeko prozesua oso erraza da:

        SMS mezua bidaliko dugu pasa-hitz batekin eskatzaileak pasa-hitz hori aldatu beharko duelari, gogoratzeko erraza den beste pasa-hitz bat jarriz.

        Eskatzaileak, datu pertsonalak egiaztatu, eta B@kQ erabiltzeko jarraibideak eta baldintzak onartu behar dira.

        Eskatzaileak lehenengo kautotzea egingo du, sinaduraren ziurtagiria hodeian jaulkitzeko.

        B@kQ prest egongo da kautotzeko eta Internet bidezko harremanetan sinatzeko.

        LANSAIL ARDURADUNA

        Antolakuntza - Harrera

        BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

        Mendaroko Udaleko egoitza elektronikoko zerbitzu telematikoetara sartzeko, onartutako beste edozein identifikazio sistemak ere balio du. Adibidez: txartel digitaleko ziurtagiriak (Izenpe, NAN-e, …).

        Izenpeko B@kQ ataria

        Hemendik zure egoera kontsultu, identifikazio mekanismoak probatu edo B@k/B@kQ eta itsasontzi-jokoaren koordenatuen berigorpena eskatzeaz aparte zure pasahitza edo/eta datu pertsonalak aldatu ditzakezu.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus