Agirien konpultsa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Erregistroko funtzionarioek bi dokumentu erkatu, jatorrizkoa eta kopia, azken hau bestearekin bat datorrela egiaztatzeko, eta kopia zigilatu.

Bakarrik erkatuko dira administrazio espediente baten zati izango diren dokumentuak, edo bestela, jada udal bulegoetan daudenak; inoiz ez Mendaroko Udalean eraginik izango ez dutenak.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Jatorrizko agiria.
  • Agiriaren fotokopia.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

        KOSTUA

        01 - DOKUMENTU ADMINISTRATIBOEN LUZAPENA
        a) Udal bulegoetan jasota dauden eta luzatzen diren akordio eta dokumentuen ziurtagiriak, B.U.E. ezik6
        b) DIN A 4 fotokopia bakoitzagatik.0,2
        c) DIN A 3 fotokopia bakoitzagatik.0,4
        d) IVTNU delako zergaren likidazioaren simulazioa egiteagatik.4

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Berehala

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

        1. Fotokopia jatorrizko agiriarena dela egiaztatu.
        2. Fotokopiari oniritzia eman Udal Idazkariaren datuak eta sinadura dituen Konpultsa zigilua erabiliz horretarako.

        LANSAIL ARDURADUNA

        Antolakuntza - Harrera

        BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

        Izapidetzeko edo ebazpena emateko epea

        Aurreikusitako epea: berehela. Halere, 5 orri baino gehiago zigilatzeko, epea 48 ordukoa izango da.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus