Gipuzkoako Foru Aldundira zuzendutako idatziak erregistratzeko.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendaroko Udalak hitzarmena du sinatuta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, administrazio hontako organoetara zuzendutako eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak Mendaroko Udaleko Erregistro bulegoan aurkez ditzaten herritarrek.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

Pertsona juridikoek (Ondasun Komunitateak eta Elkarteak izan ezik) ezin izango dituzte aurkeztu Foru Ogasunera zuzendutako idatziak, zeren-eta horretarako zerbitzu telematikoak erabiltzera derrigortuta daude (1/2016 agindua).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Ireki beharreko prozedura-motaren arabera, gutxieneko agiriak aurkezteko eskatuko da.
  • Eskaerak egiteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko, ordezkaritza egiaztatu beharko da.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Berehala

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

        Izapidetzeko edo ebazpena emateko epea

        Erregistroa berehala egingo da. Ebazteko epea eskaera zuzentzen zaion erakundeak jarriko du.

        Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

        1. Eskaera-orria eta, hala balitz, atxikirik dituen agiriak jaso eta egiaztatu eta agirien kopiak jatorrizko agiriekin erkatu beharko dira.
        2. Eskaera erregistratu, kontuan hartuz:
          • Interesdunaren izenean joan behar duela, ez ordezkariaren izenean.
          • IFZ beti jaso behar da: NAN, AIZ edo IFK.
          • Jaso beti telefono zenbakiak eta, ahal balitz, helbide elektronikoak ere.
        3. Agiria edo agiriak eskaneatu eta igo Erregistrora.
        4. Instantziaren kopia eman eskatzaileak eskatuko balu, zigilatuta erregistro data eta zenbakiarekin.
        5. Erregistratutako dokumentuak GFA-ko Erregistro Orokorrera bidaliko dira baliabide informatiko edo telematiko bidez, berehala eta beti ere jasotako hurrengo lanegunean.

        LANSAIL ARDURADUNA

        Antolakuntza - Harrera

        BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

        Mendaroko Udal Erregistroan jasotako sarrera erregistroa hartuko da kontuan interesdunek epeak betetzeari dagokionean.

        • Telefonoz Informazio gehiago

        Gipuzkoako Foru Aldundia (Orokorra)

        943 112 111 https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/

        Gipuzkoako Foru Ogasuna

        902 100 040 www.gipuzkoa.net/ogasuna/

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus