Informazio Publikoa eskuratzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Informazio publikotzat jotzen da edozein eduki edo dokumentu, beren formatua edo euskarria,edozein izanik ere, Euskadiko Tokiko Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legean jasotako sujektuen eskuetan dagoena, eta bere funtzioak gauzatzean edo eskuratzean eginak edo lortutakoak.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Impreso "Solicitud General". El solicitante no está obligado a motivar su solicitud de acceso a la información. Sin embargo, podrá exponer los motivos por los que solicita la información y que podrán ser tenidos en cuenta cuando se dicte la resolución. No obstante, la ausencia de motivación no será por si sola causa de rechazo de la solicitud.
2.- Si realiza el trámite la persona interesada:
· Documento original de su DNI, NIF o pasaporte, permiso de conducir, o en su caso permiso de residencia o NIE.
3.- Si realiza el trámite una persona autorizada deberá aportar:
· Escrito de representación.
· Original del documento de identificación de la persona representante.
· Original o copia del documento de identificación de la persona representada.
4.- La que la persona solicitante considere necesaria para dar una mejor respuesta a la solicitud.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      01 - DOKUMENTU ADMINISTRATIBOEN LUZAPENA
      a) Udal bulegoetan jasota dauden eta luzatzen diren akordio eta dokumentuen ziurtagiriak, B.U.E. ezik6
      b) DIN A 4 fotokopia bakoitzagatik.0,2
      c) DIN A 3 fotokopia bakoitzagatik.0,4
      d) IVTNU delako zergaren likidazioaren simulazioa egiteagatik.4

      · Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      · Kopia ateratzea, aldiz, udal tasen arabera ordainduko da.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1.Idazkariak eskaera eta bideragarritasuna aztertu eta txosten juridikoa egingo du.

      2.Alkatearen ebazpena.

      3.Interesdunari jakinaraztea eta informazioa ematea, hala badagokio.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Antolakuntza - Harrera

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Informazioa eskuratzeko eskubidea mugatu ahal izango da, informazio hori eskuratzeak honako hauei kalteren bat eragiten badie:

      1. Segurtasun nazionala.
      2. Defentsa.
      3. Kanpo harremanak.
      4. Segurtasun publikoa.
      5. Zigor-, administrazio- edo diziplina-arloko egintza ez-zilegien prebentzioa, ikerketa eta zigorra.
      6. Prozesu judizialetako aldeen berdintasuna eta benetako babes judiziala.
      7. Zaintza, ikuskaritza eta kontroleko funtzio administratiboak.
      8. Interes ekonomiko eta komertzialak.
      9. Ekonomia- eta moneta-politika.
      10. Sekretu profesionala eta jabetza intelektual eta industriala.
      11. Erabakiak hartzeko prozesuetarako beharrezko konfidentzialtasunaren edo sekretuaren bermea.
      12. Ingurumenaren babesa.

      Legezko gehieneko epea: hilabete, beste hilabetez luza daitekeena.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus