Oporraldiak pertsona nagusi eta ezgaitasuna dutenentzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak osatzen dituen zerbitzu bat da (IMSERSO) merezitako oporrak gozatzea xede duena. Hainbat modalitate daude aukeran:
· Egonaldiak kostaldean, atseden hartzeko eta erlaxatzeko.
· Kultur bidaiak, Espainiako historian eta artean murgiltzeko.
· Natura-turismoa, paraje ikusgarrietan barrena ibiltzeko.
· Trukeak beste herrialde batzuekin.

Beheko link-ean informazioa bere osotasunean aurkitu daiteke.

Imserso

Bestalde COCEMFE-kezgaitasunak dituzten pertsonentzat oporraldiak antolatzen dituzte.

Beheko link-ean informazioa bere osotasunean aurkitu daiteke.

Cocemfe

NORK ESKA DEZAKE?

Eskaitzailea izateko baldintzak:
· 65 urtetik gorakoa izatea.
· Pentsio Sistema Publikoaren pentsioa jasotzen duen erretiratua izatea.
· 55 urteko edo gehiagoko alargun pentsioduna izatea .
· Baliaezintasuneko pentsioa edo bestelako pentsioren bat jasotzea edo erretiro aurreratua hartu duen pertsona izatea, betiere 60 urte beteak baditu
· Nolabaiteko autonomia izan behar du eguneroko bizitzako jarduerak egin ahal izateko, eta egoitza batean bizitzea eragozten duen jokabiderik ez du izan behar, ez ezta gaixotasun infekzioso edo kutsakorrik ere.

Hala eskatzen duenak, bere ezkontidearekin joan ahal izango du eta hari ez zaio eskatuko ez pentsioaren ez adinaren inguruko betekizunik; gutxienez %45eko desgaitasuna duten seme-alabek ere parte-hartu ahal izango dute, beti ere, desgaitasun horrek bidaialtzeko aukera ematen badio eta bere aita edo amarekin etorri eta logela partekatzen badu.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Aipaturiko web orrietan adierazita.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

        Aipaturiko web orrien bidez.

        Informazio edo laguntza udaleko erregistroan.

        KOSTUA

        Oporretarako hautaturiko lekuaren eta bidaiaren iraupenaren araberakoa.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Zehaztu gabe
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        BOE-n urtero argitaratutako deialdia.

          JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

          Ez dagokio

          LANSAIL ARDURADUNA

          Herritartasuna - Gizartegintza

          BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Ez dagokio