Jarduerak - aldez aurreko komunikazioak - dokumentazio teknikorik gabe

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Komunikazio honek ahalmena ematen du “aldez aurreko komunikazioak (dokumentazio teknikoarekin)” fitxako espedienteetan deskribatu diren jardueretako bat jartzeko, baina agiri tekniko berezirik aurkeztu beharrik gabe, kontuan hartuta kokapena eta jarduerak ingurumenean, pertsonengan edo horien ondasunetan duen eragin urria.

Era berean, espediente mota honetan tramitatzeko, lokalak edo jarduerak honako baldintza hauek bete behar ditu:

  • Bizitegi-erabilerako hiri-lurzoruan egin beharreko jarduerak:
  • * Behe-solairuetako lokalak
  • Gutxienez 3 m-ko fatxada, eta kanpotik (espazio publikotik) zuzeneko sarrera duena. Jardueraren azalera erabilgarriak: gutxienez 25 m2 eta gehienez 100 m2 (planeamendua baino lehenagoko egoeretatik datozen lokalak gutxieneko azalera bete behar izatetik salbuetsi daitezke, baina betiere egoera egiaztatu ondoren). Sotoa edo erdisotoa, baldin eta erabilera mugatukoak badira.
  • Jardueraren ordutegia: 8:00etatik 22:00etara.
  • * Aurretiaz komunikatu beharreko jarduerei buruzko 1, 10, 11 eta 12 ataletan sartutako instalazio osagarriak, ondorengoak izan ezik:
  • Aire girotuaren banakako instalazioak: 70 kW-tik gorako potentzia izendatua izango dute eta merkataritzako lokalaren barruan jarriko dira.
  • EZ dira prozedura honen bidez tramitatuko:
  • Musika aparatuak dituztenak edo dantza, kantu edo musikako jarduerak egiten dituztenak.
  • Solairuartea, sukaldea eta/edo dastalekua dutenak
  • Jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak direnak (azaroaren 10eko 4/1995 legea)

Jarduera martxan jartzeko, lokalean obrak egin behar izanez gero, dagozkion aurrekontutak edo fakturak aurkeztu beharko dira, eta obra-lizentzia lortzeko edo komunikatu beharreko obra bezala izapidetuko dira obra hauek.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        050001 - ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA: KARGA TASA
        Orokorra5 %
        Irakaskuntza arautuko eskolek beren zerbitzuetarako egiten dituzten obrak.1 %
        Sute, uholde edo beste edozein motatako hondamendik sortutako kalteen ondorioz eraikin nahiz instalazioetan egin beharreko berreraikuntzazko obrak0,5 %
        Nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerekin zerikusia duten eraikuntza, instalazio eta obrak, baita negutegiek ere.2,5 %
        Estalkiak berritu eta konpontzeko, baldin etxebizitza-eraikinetako estalkiak berritu eta konpontzeko obrak badira.2,5 %
        Fatxadak berreskuratu, egokitu eta konpontzeko obrak, baina ez egiturazko elementuen konponketa lanak egiteko.2,5 %
        Behin-behineko erabileretarako eraikuntza, obra eta instalazioei, baldin baimenak prekarioan ematen badira eta legezko baldintza honen mende badaude: Udalak eskatuz gero, behin-behineko erabilera edo erabilerak eten egingo dira eta obrak eraitsi eta instalazioak desmuntatu egingo dira, inolako kalte-ordainik gabe.3 %
        Erabilera publikoko gune pribatuetan egindako obrak.3 %
        071301 - Hirigintza lizentziak
        Obrak jakinaraztea21,66
        Partzelak eta eraikinak banantzeko lizentzia80,81
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: aurrekontua 20.000 baino txikiagoa43,30
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: aurrekontua 20.000 eta 100.000,99 bitartekoa144,26
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: Aurrekontua 100.001 eta 500.000 bitartekoa432,44
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: aurrekontua 500.000 -tik gorakoa864,77
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Etxebizitza bakoitzeko28,89
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 50 m2 baino gutxiagoko lokal komertzialak eta jarduera profesionalekoak28,89
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 50 m2 edo gehiagoko lokal komertzialak eta jarduera profesionalekoak72,13
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Etxebizitzarekin loturarik ez duten garaje eta trastelekuak14,51
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Familia bakarreko edo biko etxebizitzak230,67
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 500 m2-tik beherako pabilioi industrialak230,67
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Nekazaritza eta abeltzaintzako eraikin bakoitzeko230,67
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 500 m2 edo gehiagoko pabilioi industrialak317,19
        Bide publikotik ikus daitezkeen publizitate-kartelak jartzeko lizentziak: 12 m2-tik beherako publizitate-kartelak43,30
        Bide publikotik ikus daitezkeen publizitate-kartelak jartzeko lizentziak: 12 eta 32 m2 bitarteko publizitate-kartelak93,80
        Bide publikotik ikus daitezkeen publizitate-kartelak jartzeko lizentziak: 32 m2-tik gorako publizitate-kartelak144,26
        070503 - ALDEZ AURRETIK KOMUNIKATU BEHARREKO JARDUERAK. Jarduera eta instalazioen funtzionamenduaren egiaztapen eta ikuskapenak egitea
        Produkzio-industria jarduera994,49
        Nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerak523,41
        Bestelako jarduerak. 100 m2-tik behera261,71
        Bestelako jarduerak. 101 - 250 m2 bitarte523,41
        Bestelako jarduerak. 251 500 m2 bitarte785,12
        Bestelako jarduerak. 501 m2-tik gora1.622,57
        Instalazio osagarriak261,71

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Momentuan
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Baiezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman eta EF1 agiria eman jarduera martxan jartzeko egiaztatze formal gisa.
        • HIRIGINTZA eta INGURUMEN Departamentura bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HIRIGINTZA ETA INGURUMENA - HIRIGINTZA

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Aurrekomunikazioa egiaztatzeko, ikuskapen-txostena egin eta jarduerari dagozkion funtzionamendu-baldintzak jarri.
        • Errenta Departamentuak tasaren likidazioa egin.
        • Interesatuari likidazioa eta komunikazioa jaso izanaren agiria jakinarazi, dagozkion funtzionamendu-baldintzekin.
        • Era berean obrak egin baldin badira, obra-lizentzian emandako obra-baldintzetan eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Hirigintzaren eta ingurumenaren kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Hirigintza espedienteen erregistroa, kudeaketa eta segimendua. Ingurumen arloko salaketen eta zarata-neurketak egiteko eskaeren kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honek emandako irizpideen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei laga ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Departamentua.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.