Jarduerak - aldez aurreko komunikazioak - dokumentazio teknikoarekin

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Komunikazio honek ahalmena ematen du eragozpenak sortu ahal dituen edo pertsonei edota haien ondasunei arriskuak eragin ahal dizkien jarduera bat edo instalazio publiko edo pribatu bat ezartzeko, zabaltzeko edo eraberritzeko (7/2012 Legearen II. Eranskineko B) idatz-zatian sartutakoak), 3/1998 Lege Orokorrak, Euskal Herriko Ingurumenari buruzkoak (apirilaren 23ko 7/2012 Legeak aldatutakoak), 55. artikuluan jasotako zerrendari jarraiki.

H755 kodeko espediente hauetan sartu dira jarduera egin ahal izateko dokumentazio tekniko berezia aurkeztu beharra dutenak, eta hori, kokapenaren arabera eta jarduerak ingurumenean, pertsonengan edo horien ondasunetan duen eragina kontuan hartuta.

Jarduera martxan jartzeko, lokalean obrak egin behar izanez gero, dagozkion aurrekontuak edo fakturak aurkeztu beharko dira, eta obra lizentzia lortzeko edo komunikatu beharreko obra bezala izapidetuko dira obra hauek.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        050001 - ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA: KARGA TASA
        Orokorra5 %
        Irakaskuntza arautuko eskolek beren zerbitzuetarako egiten dituzten obrak.1 %
        Sute, uholde edo beste edozein motatako hondamendik sortutako kalteen ondorioz eraikin nahiz instalazioetan egin beharreko berreraikuntzazko obrak0,5 %
        Nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerekin zerikusia duten eraikuntza, instalazio eta obrak, baita negutegiek ere.2,5 %
        Estalkiak berritu eta konpontzeko, baldin etxebizitza-eraikinetako estalkiak berritu eta konpontzeko obrak badira.2,5 %
        Fatxadak berreskuratu, egokitu eta konpontzeko obrak, baina ez egiturazko elementuen konponketa lanak egiteko.2,5 %
        Behin-behineko erabileretarako eraikuntza, obra eta instalazioei, baldin baimenak prekarioan ematen badira eta legezko baldintza honen mende badaude: Udalak eskatuz gero, behin-behineko erabilera edo erabilerak eten egingo dira eta obrak eraitsi eta instalazioak desmuntatu egingo dira, inolako kalte-ordainik gabe.3 %
        Erabilera publikoko gune pribatuetan egindako obrak.3 %
        070503 - ALDEZ AURRETIK KOMUNIKATU BEHARREKO JARDUERAK. Jarduera eta instalazioen funtzionamenduaren egiaztapen eta ikuskapenak egitea
        Produkzio-industria jarduera994,49
        Nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerak523,41
        Bestelako jarduerak. 100 m2-tik behera261,71
        Bestelako jarduerak. 101 - 250 m2 bitarte523,41
        Bestelako jarduerak. 251 500 m2 bitarte785,12
        Bestelako jarduerak. 501 m2-tik gora1.622,57
        Instalazio osagarriak261,71
        071301 - Hirigintza lizentziak
        Obrak jakinaraztea21,66
        Partzelak eta eraikinak banantzeko lizentzia80,81
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: aurrekontua 20.000 baino txikiagoa43,30
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: aurrekontua 20.000 eta 100.000,99 bitartekoa144,26
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: Aurrekontua 100.001 eta 500.000 bitartekoa432,44
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: aurrekontua 500.000 -tik gorakoa864,77
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Etxebizitza bakoitzeko28,89
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 50 m2 baino gutxiagoko lokal komertzialak eta jarduera profesionalekoak28,89
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 50 m2 edo gehiagoko lokal komertzialak eta jarduera profesionalekoak72,13
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Etxebizitzarekin loturarik ez duten garaje eta trastelekuak14,51
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Familia bakarreko edo biko etxebizitzak230,67
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 500 m2-tik beherako pabilioi industrialak230,67
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Nekazaritza eta abeltzaintzako eraikin bakoitzeko230,67
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 500 m2 edo gehiagoko pabilioi industrialak317,19
        Bide publikotik ikus daitezkeen publizitate-kartelak jartzeko lizentziak: 12 m2-tik beherako publizitate-kartelak43,30
        Bide publikotik ikus daitezkeen publizitate-kartelak jartzeko lizentziak: 12 eta 32 m2 bitarteko publizitate-kartelak93,80
        Bide publikotik ikus daitezkeen publizitate-kartelak jartzeko lizentziak: 32 m2-tik gorako publizitate-kartelak144,26

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Momentuan
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Baiezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • EF1 agiria eman, komunikazioa jaso izanaren egiaztatze formal gisa (obrarik ez bada behintzat)
        • HIRIGINTZA eta INGURUMEN Departamentura bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HIRIGINTZA ETA INGURUMENA - HIRIGINTZA

        OHARRAK

        Aurrez jakinarazi behar diren jardueren zerrenda (dokumentazio teknikorekin)

        7/2012 Legearen II. eranskineko B) idatz-zatia. Esaterako eta besteak beste honako hauek:

        • Argindarra ekoizteko instalazioak edo energia berriztagarriak argindar bihurtzeko hartze- eta eraldatze-instalazioak (potentzia instalatua 50 kW-etik gorakoa eta 100 kW-ekoa edo baxuagokoak).
        • Hainbat tailer eta lantegi (aroztegiak, galdaragintza-tailerrak, muntaketa-tailerrak, mekanizaziokoak, okindegiak, gozotegiak, cateringak...), baldin eta instalatutako potentzia totala (mekanikoa edota elektrikoa, argiarena kenduta) 25 kW baino txikiagoa bada eta ekoizpenerako azalera ez bada 300 m2-tik gorakoa; hortik kanpo geratzen dira gainazalaren tratamendua, bernizatze-lana, pistola bidezko pintatze-lana edo halakoak egiten dituzten tailerrak, jarduera sailkatuen lizentzien zerrendan baitaude sartuta.
        • Jarduera sailkatuen lizentzien zerrendako 7. puntuan sartzen ez diren biltegiratze-, salerosketa- eta erakusketa-jarduerak eta –instalazioak.
        • Erregai likidoak edo gaseosoak biltzeko instalazioak, 50.000 litrotik beherako edukia dutenak; sailkapen honetatik kanpo utzita zerbitzugune batean, hornitegi-parke batean, banatze-instalazio batean edo horren pareko instalazio batean daudenak.
        • Ibilgailuak zaintzeko lekuak.
        • Zenbait zerbitzu-jarduera: haurtzaindegiak, ikastetxeak, osasun-zentroak eta botikak, albaitaritza-klinikak, polizia-etxeak eta segurtasun-zentroak, bulegoak, ile-apaindegiak, masaje-etxeak eta hiltegi-zerbitzuak.
        • Hotelak eta erresidentzia komunitarioak, edadetuen egoitzak, ostatuak eta halako etxeak.
        • Jarduera sailkatuetarako aurretiazko lizentziaren menpe ez dauden ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak ematen dituztenak.
        • Eranskin honetako A) atalean sartu gabe dauden abeltzaintza-ustiategi txikiak eta etxeko eskortak.
        • Eraldaketa-zentroak.
        • Informazioa tratatu eta komunikatzeko zentroak (kalkulu-zentroak, datu-bankuak, irrati-errepikagailuak eta telebista-errepikagailuak, satelite bidezko errepikagailuak, telefonia mugikorreko antenak eta oinarri-estazioak, irrati-telefonoko estazioak eta estazio irrati-telegrafokoak, irrati-igorgailuak, telebista-igorgailuak eta alarmak kontrolatzeko zentralak) eta antzekoak.
        • Instalazio osagarriak:
        • Galdara-gelak.
        • Airea girotzeko instalazioak.
        • Kamera hozkailuen instalazioak.
        • Erradio-diagnosi medikoa egiteko instalazioak; alegia, aplikatzekoa den erregelamenduaren arabera, diagnosi medikoak egiteko helburua daukaten X izpien ekipoak eta instalazioak.
        • Errauste-laberik gabeko hilerri eta tanatorioak.
        • Otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 55. artikuluari jarraiki eta 7/2012 Legearekin bat etorriz, osasunean eta ingurumenean antzeko eragina daukaten beste jarduerak.

        Udalak nahi duenean, ikuskapenak egin ahal izango ditu jardueraren funtzionamendurako arauak betetzen direla egiaztatzeko.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Aurkeztutako dokumentazio teknikoa baloratuko da. Era berean, egindako jardueraren ikuskapena egingo da eta jardueraren baldintzak jarriko dira.
        • Errenta Departamentuak tasaren likidazioa egin.
        • Interesatuari likidazioa eta komunikazioa jaso izanaren agiria jakinarazi, dagozkion funtzionamendu-baldintzekin batera.
        • Era berean obrak egin baldin badira, obra-lizentzian emandako obra-baldintzetan eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Hirigintzaren eta ingurumenaren kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Hirigintza espedienteen erregistroa, kudeaketa eta segimendua. Ingurumen arloko salaketen eta zarata-neurketak egiteko eskaeren kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honek emandako irizpideen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei laga ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Departamentua.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.