Baimendutako jarduerak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal lizentzia honek ahalmena ematen du eragozpenak sortu ahal dituen edo pertsonei edota haien ondasunei arriskuak eragin ahal dizkien jarduera bat edo instalazio publiko edo pribatu bat ezartzeko, zabaltzeko edo eraberritzeko (7/2012 Legearen II. Eranskineko A) idatz-zatian sartutakoak), 3/1998 Lege Orokorrak, Euskal Herriko Ingurumenari buruzkoak (apirilaren 23ko 7/2012 Legeak aldatutakoak), 55. artikuluan jasotako zerrendari jarraiki.

Lokalean obrak egin behar izanez gero, jarduera-lizentzia tramitatu beharko da, obrak egiteko lizentzia eskatzearekin batera edo aurretik. Ezin da inolaz ere, obra-lizentzia eman jarduera baimena eman baino lehen.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        050001 - ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA: KARGA TASA
        Orokorra5 %
        Irakaskuntza arautuko eskolek beren zerbitzuetarako egiten dituzten obrak.1 %
        Sute, uholde edo beste edozein motatako hondamendik sortutako kalteen ondorioz eraikin nahiz instalazioetan egin beharreko berreraikuntzazko obrak0,5 %
        Nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerekin zerikusia duten eraikuntza, instalazio eta obrak, baita negutegiek ere.2,5 %
        Estalkiak berritu eta konpontzeko, baldin etxebizitza-eraikinetako estalkiak berritu eta konpontzeko obrak badira.2,5 %
        Fatxadak berreskuratu, egokitu eta konpontzeko obrak, baina ez egiturazko elementuen konponketa lanak egiteko.2,5 %
        Behin-behineko erabileretarako eraikuntza, obra eta instalazioei, baldin baimenak prekarioan ematen badira eta legezko baldintza honen mende badaude: Udalak eskatuz gero, behin-behineko erabilera edo erabilerak eten egingo dira eta obrak eraitsi eta instalazioak desmuntatu egingo dira, inolako kalte-ordainik gabe.3 %
        Erabilera publikoko gune pribatuetan egindako obrak.3 %
        070501 - ALDEZ AURRETIK BAIMENDU BEHARREKO JARDUERAK. Jarduera lizentziak ematea
        Produkzio-industria jarduera. 300 m2-tik behera706,59
        Produkzio-industria jarduera. 301 - 1.000 m2 bitarte1.570,23
        Produkzio-industria jarduera. 1.001-2.500 m2 bitarte2.512,38
        Produkzio-industria jarduera. 2.501 m2-tik gora3.349,83
        Ostalaritza eta jolas jarduerak. 100 m2-tik behera314,05
        Ostalaritza eta jolas jarduerak. 101 - 250 m2 bitarte628,09
        Ostalaritza eta jolas jarduerak. 251 - 500 m2 bitarte1.046,82
        Ostalaritza eta jolas jarduerak. 501 m2-tik gora2.617,06
        Nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerak418,72
        Bestelako jarduerak. 100 m2-tik behera209,37
        Bestelako jarduerak. 101 - 250 m2 bitarte418,72
        Bestelako jarduerak. 251 - 500 m2 bitarte628,09
        Bestelako jarduerak. 501 m2-tik gora1.674,91
        Instalazio osagarriak209,37
        070502 - ALDEZ AURRETIK BAIMENDU BEHARREKO JARDUERAK. Jarduera eta instalazioen funtzionamenduaren egiaztapen eta ikuskapenak egitea
        Produkzio-industria jarduera. 300 m2-tik behera706,59
        Produkzio-industria jarduerak. 301 - 1.000 m2 bitarte1.570,23
        Produkzio-industria jarduerak. 1.001-2.500 m2 bitarte2.512,38
        Produkzio-industria jarduerak. 2.501 m2-tik gora3.349,83
        Ostalaritza eta jolas jarduerak. 100 m2-tik behera314,05
        Ostalaritza eta jolas jarduerak. 101 - 250 m2 bitarte628,09
        Ostalaritza eta jolas jarduerak. 251 - 500 m2 bitarte1.046,82
        Ostalaritza eta jolas jarduerak. 501 m2-tik gora2.617,06
        Nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerak418,72
        Bestelako jarduerak. 100 m2-tik behera209,37
        Bestelako jarduerak. 101 - 250 m2 bitarte418,72
        Bestelako jarduerak. 251 - 500 m2 bitarte628,09
        Bestelako jarduerak. 501 m2-tik gora1.674,91
        Instalazio osagarriak209,37

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Baiezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Hirigintza eta Ingurumen Departamentura bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HIRIGINTZA ETA INGURUMENA - HIRIGINTZA

        OHARRAK

        Behin obrak amaitu ondoren eta jardueraren hasieraren komunikazioa eginda (AJ3 eta ZT3 formularioak aurkeztu ondoren), martxan jarritako jarduera ikuskatu du Udalak, eta ikuskapenaren ondoren, dagozkion funtzionamendu-baldintzak jarriko ditu.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Jendaurrean ikusgai jarri GAOn eta inguruko bizilagunei pertsonalki jakinarazi.
        • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari bidali (hala dagokionean), arauzko txosten loteslea egin dezan.
        • Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidali (hala dagokionean), neurri zuzentzaileak jartzeko txostena egin dezan (loteslea, aurkakoa bada).
        • Osasun administrazioak egindako aldeko txostena eta neurri zuzentzaileak jaso ondoren, txosten teknikoa egin, eta dagozkion obra baldintzak eta neurri osagarriak jarri.
        • Errenta Arlora bidali, likidazioa egiteko
        • Ebazpena
        • Interesdunari jakinarazi (ebazpena eta likidazioa)
        • Jarduera jarri eta egokitu ondoren, interesdunaren aurrekomunikazioa, eta, horrekin batera, batetik, teknikari gaitu batek egindako agiria (ereduaren arabera). Hor egiaztatuko da jarduera bat datorrela proiektuarekin eta betetzen dituela jarritako neurri zuzentzaileak. Eta bestetik, obra-baldintzetan eskatzen den obra-bukaerako dokumentazioa ere aurkeztuko da. Aurkezten den egunetik aurrera egin ahalko da jarduera (AJ3 + ZT3 formularioak)

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Hirigintzaren eta ingurumenaren kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Hirigintza espedienteen erregistroa, kudeaketa eta segimendua. Ingurumen arloko salaketen eta zarata-neurketak egiteko eskaeren kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honek emandako irizpideen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei laga ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Departamentua.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.