Obra handiak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Adierazpen-izaera duen administrazioko baimen honek aukera ematen du obra hauek egiteko: a) eraikuntzako obrak, b) instalazioak eraikitzeko eta ezartzeko obrak, eta, orobat, c) eraikinaren edo instalazioaren egitura eta konfigurazio arkitektonikoari eragiten dioten eraikin eta instalazioen zabalkundea berrikuntza eta kontserbazioa.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskabide orokorra
  • Teknikari eskudun batek idatzitako proiektua.
  • Lizentzia emateko nahiko da oinarrizko proiektu bat aurkeztea, teknikari eskudun batek sinatua. Baina obra hasi aurretik, gauzatze-proiektua aurkeztu beharko da, teknikari eskudun batek sinatua eta dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia.
  • Kasu bakoitzean proiektua informatzeko beharrezkoa dena eta aplikagarri den legedian ezarritako baimenak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        050001 - ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA: KARGA TASA
        Orokorra5 %
        Irakaskuntza arautuko eskolek beren zerbitzuetarako egiten dituzten obrak.1 %
        Sute, uholde edo beste edozein motatako hondamendik sortutako kalteen ondorioz eraikin nahiz instalazioetan egin beharreko berreraikuntzazko obrak0,5 %
        Nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerekin zerikusia duten eraikuntza, instalazio eta obrak, baita negutegiek ere.2,5 %
        Estalkiak berritu eta konpontzeko, baldin etxebizitza-eraikinetako estalkiak berritu eta konpontzeko obrak badira.2,5 %
        Fatxadak berreskuratu, egokitu eta konpontzeko obrak, baina ez egiturazko elementuen konponketa lanak egiteko.2,5 %
        Behin-behineko erabileretarako eraikuntza, obra eta instalazioei, baldin baimenak prekarioan ematen badira eta legezko baldintza honen mende badaude: Udalak eskatuz gero, behin-behineko erabilera edo erabilerak eten egingo dira eta obrak eraitsi eta instalazioak desmuntatu egingo dira, inolako kalte-ordainik gabe.3 %
        Erabilera publikoko gune pribatuetan egindako obrak.3 %
        071301 - Hirigintza lizentziak
        Obrak jakinaraztea21,66
        Partzelak eta eraikinak banantzeko lizentzia80,81
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: aurrekontua 20.000 baino txikiagoa43,30
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: aurrekontua 20.000 eta 100.000,99 bitartekoa144,26
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: Aurrekontua 100.001 eta 500.000 bitartekoa432,44
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: aurrekontua 500.000 -tik gorakoa864,77
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Etxebizitza bakoitzeko28,89
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 50 m2 baino gutxiagoko lokal komertzialak eta jarduera profesionalekoak28,89
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 50 m2 edo gehiagoko lokal komertzialak eta jarduera profesionalekoak72,13
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Etxebizitzarekin loturarik ez duten garaje eta trastelekuak14,51
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Familia bakarreko edo biko etxebizitzak230,67
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 500 m2-tik beherako pabilioi industrialak230,67
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Nekazaritza eta abeltzaintzako eraikin bakoitzeko230,67
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 500 m2 edo gehiagoko pabilioi industrialak317,19
        Bide publikotik ikus daitezkeen publizitate-kartelak jartzeko lizentziak: 12 m2-tik beherako publizitate-kartelak43,30
        Bide publikotik ikus daitezkeen publizitate-kartelak jartzeko lizentziak: 12 eta 32 m2 bitarteko publizitate-kartelak93,80
        Bide publikotik ikus daitezkeen publizitate-kartelak jartzeko lizentziak: 32 m2-tik gorako publizitate-kartelak144,26

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Baiezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Hirigintza eta Ingurumena Departamentura bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HIRIGINTZA ETA INGURUMENA - HIRIGINTZA

        OHARRAK

        Behin obra bukatu ondoren, bere momentuan jakinarazitako obra-lizentzian jarritako baldintzak betetzeaz gain, eskatzaileak obra bukaerako dokumentazioa aurkeztu beharko du, eta hala badagokio, obra ikuskatzeko eskaera egingo du, obra-lizentziaren ekintzekin bukatzeko.

        Oin berriko eraikina denean, obra amaitu eta gero obra-lizentziaren sustatzaileak lehen erabilerako baimena eskatu behar dio Udalari. Baimen hori ezinbestekoa da bai obra berriko adierazpena eskritura publikoan formalizatzeko, bai jabetza erregistroan inskribatzeko. Baimen hori emateko eskumena obra-lizentzia eman zuen organo berak dauka (Alkatetzak edo Tokiko Gobernu Batzarrak, obra-lizentzia emateko eskumena eskuordetuta bazeukan).

        Hesirik, garabirik edo edukiontzirik jarri behar izanez gero, baimena aparte eskatu behar da, dagokion inprimakia beteta (ikus Z803 tramitea).

        Eraikin berria bada, obrak hasi aurretik zuinketa-akta edo sokak jartzea eskatu beharko da.

        Eraikinak edo eraikinetako beharrezko aldeak okupatu eta erabiltzen hasi aurretik, horiek lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu beharko da (ikus Z803 tramitea).

        Bide publikoa edukiontziekin edo elementu lagungarriekin okupatu behar izanez gero, dagokion baimena eskatu beharko da. (ikus Z826 tramitea).

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Eskabidea eta proiektua begiratu eta aztertu, eta hirigintzako araudiari ondo egokitzen zaion egiaztatu. Beste administrazio publiko batzuek txostena nahitaez egin behar badute, haiei eskabidearen berri eman.
        • Txosten teknikoa egin.
        • Organo eskudunak ebazpena eman.
        • Errenta Departamentura bidali, likidazioa egin dezan.
        • Eskatzaileari jakinarazi (ebazpena eta likidazioa)

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Hirigintzaren eta ingurumenaren kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Hirigintza espedienteen erregistroa, kudeaketa eta segimendua. Ingurumen arloko salaketen eta zarata-neurketak egiteko eskaeren kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honek emandako irizpideen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei laga ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Departamentua.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.