Obra txikiak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Barruko edo kanpoko lanak; teknikoki errazak eta eraikuntza eta kostu aldetik txikiak; etxebizitzen eta lokalen bolumena, erabilera objektiboa eta kopurua aldatzen ez dutenak eta eraginik ez dutenak ez egitura nagusian, ez arkitektura-eraketan, ez eta eraikin edo instalazioaren bizigarritasun- edo segurtasun-baldintzetan ere.

Era berean aurrekomunikatutako obren ordenantzaren barruan sartzen ez diren obra motak, ordenantzak dionaren arabera kudeatzen direlako.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskabide orokorra
  • Egin nahi den obrari buruzko informazioa.
  • Aurrekontua, oinarrizko partidak banakatuta.
  • Norberak ekar lezakeena, obraren xedea errazago adierazteko.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        050001 - ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA: KARGA TASA
        Orokorra5 %
        Irakaskuntza arautuko eskolek beren zerbitzuetarako egiten dituzten obrak.1 %
        Sute, uholde edo beste edozein motatako hondamendik sortutako kalteen ondorioz eraikin nahiz instalazioetan egin beharreko berreraikuntzazko obrak0,5 %
        Nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerekin zerikusia duten eraikuntza, instalazio eta obrak, baita negutegiek ere.2,5 %
        Estalkiak berritu eta konpontzeko, baldin etxebizitza-eraikinetako estalkiak berritu eta konpontzeko obrak badira.2,5 %
        Fatxadak berreskuratu, egokitu eta konpontzeko obrak, baina ez egiturazko elementuen konponketa lanak egiteko.2,5 %
        Behin-behineko erabileretarako eraikuntza, obra eta instalazioei, baldin baimenak prekarioan ematen badira eta legezko baldintza honen mende badaude: Udalak eskatuz gero, behin-behineko erabilera edo erabilerak eten egingo dira eta obrak eraitsi eta instalazioak desmuntatu egingo dira, inolako kalte-ordainik gabe.3 %
        Erabilera publikoko gune pribatuetan egindako obrak.3 %
        071301 - Hirigintza lizentziak
        Obrak jakinaraztea21,66
        Partzelak eta eraikinak banantzeko lizentzia80,81
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: aurrekontua 20.000 baino txikiagoa43,30
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: aurrekontua 20.000 eta 100.000,99 bitartekoa144,26
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: Aurrekontua 100.001 eta 500.000 bitartekoa432,44
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: aurrekontua 500.000 -tik gorakoa864,77
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Etxebizitza bakoitzeko28,89
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 50 m2 baino gutxiagoko lokal komertzialak eta jarduera profesionalekoak28,89
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 50 m2 edo gehiagoko lokal komertzialak eta jarduera profesionalekoak72,13
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Etxebizitzarekin loturarik ez duten garaje eta trastelekuak14,51
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Familia bakarreko edo biko etxebizitzak230,67
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 500 m2-tik beherako pabilioi industrialak230,67
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Nekazaritza eta abeltzaintzako eraikin bakoitzeko230,67
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 500 m2 edo gehiagoko pabilioi industrialak317,19
        Bide publikotik ikus daitezkeen publizitate-kartelak jartzeko lizentziak: 12 m2-tik beherako publizitate-kartelak43,30
        Bide publikotik ikus daitezkeen publizitate-kartelak jartzeko lizentziak: 12 eta 32 m2 bitarteko publizitate-kartelak93,80
        Bide publikotik ikus daitezkeen publizitate-kartelak jartzeko lizentziak: 32 m2-tik gorako publizitate-kartelak144,26

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Baiezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Hirigintza Departamentura bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HIRIGINTZA ETA INGURUMENA - HIRIGINTZA

        OHARRAK

        • Bide publikoa edukiontziekin edo elementu lagungarriekin okupatu behar izanez gero, dagokion baimena eskatu beharko da. (H826 espedientea)
        • Udalak egokitzat jotzen dituen obra-ikuskapen guztiak egin ahalko ditu.
        • Kasu berezietan, fidantza jartzeko bete beharra izango da.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Txosten teknikoa egin; obraren baldintza orokor eta partikularrak jarri.
        • Errenta Departamentura bidali, dagokion likidazioa egiteko.
        • Ebazpena egin.
        • Interesdunari jakinarazi (ebazpena eta likidazioa)

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Hirigintzaren eta ingurumenaren kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Hirigintza espedienteen erregistroa, kudeaketa eta segimendua. Ingurumen arloko salaketen eta zarata-neurketak egiteko eskaeren kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honek emandako irizpideen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei laga ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Departamentua.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.