Partzelarioak eta segregazioak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Adierazpen-izaerako administrazioko baimen hauek desberdinak dira lurzoruaren sailkapenaren arabera. Aukera ematen dute partzelak, orubeak, finkak edo lursailak zatitzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskabide orokorra
  • Eskaera-orria, eskabide orokorrari jarraiki egina; bertan, finkaren azalera osoa eta bereizi nahi den finkaren azalera osoa adierazi eta azalduko da.
  • Jabetza-eskrituraren fotokopia.
  • Gaur egungo egoeraren eta segregazioaren ondorengo planoak.
  • Lokalen segregazio edo elkartze kasuetan, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren ordainagiria edo katastroko erreferentzia.
  • Lizentzia eman eta hurrengo hiru hilabeteen barruan, egintza gauzatzeko agiri publikoa aurkeztuko da (ikus oharrak).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        071301 - Hirigintza lizentziak
        Obrak jakinaraztea21,66
        Partzelak eta eraikinak banantzeko lizentzia80,81
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: aurrekontua 20.000 baino txikiagoa43,30
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: aurrekontua 20.000 eta 100.000,99 bitartekoa144,26
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: Aurrekontua 100.001 eta 500.000 bitartekoa432,44
        Obra lizentzia eta exekuzio aginduak: aurrekontua 500.000 -tik gorakoa864,77
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Etxebizitza bakoitzeko28,89
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 50 m2 baino gutxiagoko lokal komertzialak eta jarduera profesionalekoak28,89
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 50 m2 edo gehiagoko lokal komertzialak eta jarduera profesionalekoak72,13
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Etxebizitzarekin loturarik ez duten garaje eta trastelekuak14,51
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Familia bakarreko edo biko etxebizitzak230,67
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 500 m2-tik beherako pabilioi industrialak230,67
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: Nekazaritza eta abeltzaintzako eraikin bakoitzeko230,67
        Lehen erabilera, okupazio eta erabilera aldaketarako lizentziak: 500 m2 edo gehiagoko pabilioi industrialak317,19
        Bide publikotik ikus daitezkeen publizitate-kartelak jartzeko lizentziak: 12 m2-tik beherako publizitate-kartelak43,30
        Bide publikotik ikus daitezkeen publizitate-kartelak jartzeko lizentziak: 12 eta 32 m2 bitarteko publizitate-kartelak93,80
        Bide publikotik ikus daitezkeen publizitate-kartelak jartzeko lizentziak: 32 m2-tik gorako publizitate-kartelak144,26

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Baiezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Hirigintza Departamentura bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HIRIGINTZA ETA INGURUMENA - HIRIGINTZA

        OHARRAK

        Lizentzia emango da, baina baldintza batekin: dagokion egintza gauzatu dela dioen agiri publikoa Udalean aurkeztu behar da; bestela, lizentzia etenda geratuko da. Agiri hori lizentzia eman eta hurrengo hiru hilabeteen barruan aurkeztu beharko da, eta, hala egin ezean, lizentzia iraungiko da.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Eskabidea aztertu eta analizatu, eta hirigintzako araudiari ondo egokitzen zaion egiaztatu.
        • Txosten teknikoa egin.
        • Organo eskudunak ebazpena eman.
        • Errenta Departamentura bidali, likidazioa egiteko (behar denean).
        • Interesdunari jakinarazi.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Hirigintzaren eta ingurumenaren kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Hirigintza espedienteen erregistroa, kudeaketa eta segimendua. Ingurumen arloko salaketen eta zarata-neurketak egiteko eskaeren kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honek emandako irizpideen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei laga ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Departamentua.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.