Aurri espedienteak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eraikin baten hondamen-maila ezagutzea da xedea, erabakitzeko ea hondamen egoera horren arabera bidezkoa den aurri deklarazioa egitea eta ondorioz, eraikina eraistea.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Udalak ofizioz.
  • Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskabide orokorra
  • Higiezinari buruzko identifikazio datuak, zergatik dagoen aurri egoeran eta bertan bizi direnen zerrenda, edozein dela ere jabetza titulua, eta higiezinaren gaineko eskubide errealen titularrak, horrelakorik badago.
  • Eskumena duen profesionalaren txostena (arkitektoa). Bertan adieraziko dira aurri adierazpena egiteko arrazoiak eta higiezinaren egoera fisikoa. Eskaera egin den unean, bere iritziz, eraikinak segurtasun baldintzak eta bizitzeko baldintza egokiak betetzen dituen egiaztatuko da halaber txosten horretan, eraikinean bizi direnek beharreko erabakia hartu arte bertan bizitzen jarrai dezaketen jakiteko.
  • Titulartasunaren ziurtagiria, aurri adierazpena eskatzen duena eraikinaren jabea bada.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        071302 - Hirigintza txostenak
        Oinarrizko txostenak36,65
        Hirigintzako plangintza eta ordenantzei buruzko txosten orokorrak144,26
        Hirigintza zedulak86,57
        Eraikuntza proiektuen bideragarritasunari buruzko txostenak173,03
        Hirigintzako plangintza/kudeaketarako proposamenen bideragarritasunari buruzko txostenak216,22
        Interesdunak eskatuta, aurri deklarazioen espedienteetan txostena egitea2.392,61

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Hirigintza eta Ingurumen Departamentura bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HIRIGINTZA ETA INGURUMENA - HIRIGINTZA

        OHARRAK

        Kultura ondasun kalifikazioa duten eraikinek eta segurtasun oso larrian daudenek tramitazio berezia dute.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Txosten teknikoa egin (aldekoa edo aurkakoa).
        • Entzunaldia eman interesdunei.
        • Hirigintza eta Ingurumeneko informazio-batzordean eztabaidatu.
        • Errenta Departamentuak likidazioa egin (behar denean)
        • Ebazpena
        • Ebazpena eta likidazioa interesdunari jakinarazi

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Hirigintzaren eta ingurumenaren kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Hirigintza espedienteen erregistroa, kudeaketa eta segimendua. Ingurumen arloko salaketen eta zarata-neurketak egiteko eskaeren kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honek emandako irizpideen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei laga ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Departamentua.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.