Bide publikoan jarduerak baimentzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Jardueretarako jabari publikoaren edo gune irekiak okupatzeko dagokion udal baimena lortzea. Oholtza, karpak, instalazio gehigarriak (ura, argia, zabor-edukiontziak) behar dituzten jarduerak.

NORK ESKA DEZAKE?

Elkarte edo pertsona fisikoek eskatu ahal izango dituzte.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      • Doakoa da irabazi-asmorik gabeko elkarte edo pertsona fisikoak badira eskatzaileak, eta aktibitatea irabazi-asmorik gabeko helburu sozial bat betetzera bideratzen bada.
      • Gainerakoetan, bide publikoa okupatzeagatik ezarrita dauden ordenantza fiskalen arabera.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
      • Eskaera Herrilan departamentura bidali.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      HERRILAN - HERRILAN

      OHARRAK

      • Eskaera, gutxienez ekitaldia ospatu baino 15 egun lehenago egin beharko da.
      • Fidantza eta aseguru-poliza eskatuko da. Dagokion ekitaldiaren arabera, kopuruak aldatuko dira.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Espedientea zabaldu
      • Fidantza kontabilizatu
      • Teknikariak txostena egin.
      • Jaiak eta Ekitaldiak departamentura pasa, hala badagokio material erreserba egiteko
      • Herrilanera pasa, txostena egin, baldintzak ezarri eta dagokien baliabideak jarri ditzaten, hala badagokio.
      • Udaltzaingora pasa jakinaren gainean jartzeko edo txostena egiteko, hala baldin badagokio.
      • Ebazpen proposamena egin.
      • Likidazioa egin
      • Alkateak edo izendatutako organo eskudunak ebatzi.
      • Interesdunari jakinarazi
      • Ekitaldia bukatu ondoren, txosten teknikoak egin.
      • Fidantza itzuli

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Herrilanak, azpiegiturak eta zerbitzuak

      Fitxategiaren xedea: Titulartasun publikoko zerbitzuen, ekipamenduen, azpiegituren eta instalazioen erabileraren antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak.

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.