Zangak eta harguneak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bide publikoan egin beharreko lanak, zangak eta bide publikoan dauden instalazioei harguneak egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

ZANGAK IREKITZEA

  • Bide publiko eta pribatuetan eragindako tokien planoa
  • Zangen eta kanalizazioen xehetasunak
  • Aurrekontua
  • Obraren planoa
  • Fidantza: 500 eurotik 2.000 eurora
  • UR-HARGUNEA eta SANEAMENDU-HARGUNEAren kasuan, Gipuzkoako Urak-en aldeko txostena.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      070202 - Hartune eskubideak
      Etxebizitza, lokal edo kontagailua behar duen elementu bakoitzeko8,30
      Etxe bakoitzeko hartunea83,10
      Babespeko etxebizitza bakoitzeko0,82
      070402 - Hartune eskubideak
      Ur-sarera, kontagailua behar duen elementu bakoitzeko103,39
      Babes ofizialeko etxebizitza bakoitzeko10,37
      070403 - Hartunea egiteko eskubideak
      3/4 hazbeteko hodia310,26
      Hazbete bateko hodia413,43
      1 hazbeteko hodia496,17
      1 hazbeteko hodia558,11
      2 hazbeteko hodia661,61
      2 hazbeteko hodia785,53
      3 hazbeteko hodia930,21
      Behin behineko hartuneak (obrak, etab)23,40

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskaera eta bere agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
      • Herrilan Departamentuari bidaltzea.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetzak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      HERRILAN - HERRILAN

      OHARRAK

      ZANGAK - OBRA ZIBILA

      • Herrilan, Azpiegitura eta Zerbitzuetako Departamentuarekin (Telf.: 943-005108) harremanetan jarriko da lanen hasiera eta bukaera jakinarazteko eta trafikoan sortu daitezkeen eraginak aztertzeko. Erabakiak hartu ondoren, Zerbitzu honek Hasierako AKTA beteko du, interesatuari kopia bat emango zaio. Dokumentu honen edukitza ezinbestekoa da eta hau gabe baimen honek ez du baliorik izango.
      • Espaloia edo bidea ireki aurretik beharrezkoa den materiala pilatu beharko da, zanga egin ondoren, irekitako zoladura zatia lehenbailehen konpondu ahal izateko.
      • Eragindako gunean birjarriko den zoladurak jarrita dagoenaren kalitate-maila izan beharko du.
      • Lanak astelehenez hasiko dira, tartean jaiegunik ez duen aste batean.
      • Lanak egiten dituen kontratistak baimenaren eta Hasierako AKTAREN kopia bat izan beharko du beti lan lekuan, daitezkeen udal-ikuskapenen eskura.
      • Bide publikoan erretenak irekitzeko lan guztiak arauzko hesi eta arrisku xingolen bidez ongi seinaleztatuta, eta ingurunean ohartarazita egon behar dute.
      • Zangaren barruan dauden zerbitzu-lineak errespetatuko dira, eta haien jabe edo erantzule diren erakundeekin harremanetan jarri beharra dago, zerbitzu horien berri emateko eta jokabide egokiak hartu ahal izateko.
      • Hondatze lanetik ateratako ekai guztiak baimendutako zabortegira eramango dira.
      • Zuloa betetzeko harrobiko aletutako materiala edo hormigoia erabiliko da, lehendik dagoenaren arabera.
      • Bi metro baino gutxiagoko zabalerako espaloietan, zoladura guztia jarri beharko da berriro zangaren luze osoan.
      • Lanek ezabatu dituzten lurreko seinaleak ostera jarri beharko dira erretxinazko oinarria duten pintura erabiliz.
      • Baimen honetako baldintzaren bat bete ezean lanetarako baimena kenduko zaio baimendunari.
      • Obrak amaitzean, eskatzaileak obra bukaerako egoeraren planoa bidaliko du, dwg formatuan, mezu elektroniko bitartez, helbide hontara oficinatecnica@zarautz.eus.
      • Fidantza, bide publikoan eginiko kalteak, arau hausteagatiko isunak eta bide publikoa okupatzeagatiko udal prezio publikoa ordaintzeko erabiliko da.
      • Obrak bukatuta, Herrilan, Azpiegitura eta Zerbitzuetako Departamentuak egindako txostena aldekoa bada, fidantza automatikoki itzuliko da.

      HARGUNEAK

      • Ur hornidura eta saneamendu harguneek, udal baldintzez gain, Gipuzkoako Urak ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
      • Euri uren harguneak: Udalak ezarriko ditu baldintza guztiak

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Espedientea ireki
      • Bermea kontabilizatu
      • Txosten teknikoa egitea
      • Behin behineko likidazioa
      • Dekretua egin
      • Interesdunari jakinaraztea.
      • Obra hasierako akta egin
      • Ikuskapenak
      • Azken ikuskapena eta likidatu beharreko egunak
      • Behin betiko likidazioa
      • Udalarekin zorrak badauden ikusi
      • Bermea bueltatu
      • Espedientea artxibatu

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Herrilanak, azpiegiturak eta zerbitzuak

      Fitxategiaren xedea: Titulartasun publikoko zerbitzuen, ekipamenduen, azpiegituren eta instalazioen erabileraren antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak.

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.