Aldamioak, karga-jasogailuak, dorre-garabiak, siloak eta obrarako beste elementu lagungarri batzuk jartzeko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentzia hau obra-lizentziatik aparte ematen da, eraikuntzako aldamioak, karga-jasogailuak, dorre-garabiak, siloak, obrako kaxetak eta bestelako obra-elementu lagungarriak jarriz jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Kasuaren arabera:

TUTU MODUKO ALDAMIOAK (altuera: 7 metro edo txikiagoa)

  • Aldamioaren krokisa
  • Erantzunkizun zibileko aseguruaren erreziboaren kopia
  • Fidantza: 500 eurotik 1.200 eurora

TUTU MODUKO ALDAMIOAK (altuera: 7 eta 30 metro bitarte)

  • Proiektu teknikoa, teknikari eskudunak egina eta bere elkargo ofizialak ikus-onetsia
  • Erantzunkizun zibileko aseguruaren erreziboaren kopia
  • Fidantza: 500 eurotik 1.200 eurora

TUTU MODUKO ALDAMIOAK (altuera: 31 metro edo handiagoa)

  • Proiektu teknikoa, teknikari eskudunak egina eta bere elkargo ofizialak ikus-onetsia
  • Aldamioaren ezaugarriak
  • Enpresa instalatzailearen datuak
  • Erantzunkizun zibileko aseguruaren erreziboaren kopia
  • Fidantza: 500 eurotik 1.200 eurora

PLATAFORMA JASOTZAILE MOTORDUNAK

  • Txosten teknikoa, teknikari eskudunak egina eta bere elkargo ofizialak ikus-onetsia
  • Erantzukizun zibileko aseguruaren erreziboaren kopia
  • Fidantza: 500 eurotik 1.200 eurora

ALDAMIO ESEKIAK

  • Txosten teknikoa, teknikari eskudunak egina eta bere elkargo ofizialak ikus-onetsia
  • Erantzunkizun zibileko aseguruaren erreziboaren kopia
  • Fidantza: 500 eurotik 1.200 eurora

DORRE ITXURAKO GARABIA

  • Txosten teknikoa, teknikari eskudunak egina eta bere elkargo ofizialak ikus-onetsia
  • Erantzunkizun zibileko aseguruaren erreziboaren kopia
  • Fidantza: 500 eurotik 1.200 eurora

KARGA-JASOGAILUA

  • Txosten teknikoa, teknikari eskudunak egina eta bere elkargo ofizialak ikus-onetsia
  • Erantzunkizun zibileko aseguruaren erreziboaren kopia
  • Fidantza: 500 eurotik 1.200 eurora

MORTERO-SILOAK

  • Txosten teknikoa, teknikari eskudunak egina eta bere elkargo ofizialak ikus-onetsia
  • Erantzunkizun zibileko aseguruaren erreziboaren kopia
  • Fidantza: 500 eurotik 1.200 eurora

OBRAKO TXABOLAK

  • Kokapenaren oin-planoaren krokisa
  • Fidantza: 500 eurotik 1.200 eurora

PLATAFORMA JASOTZAILE MUGIKORRA

  • Ibilgailuaren CE ziurtagiria edo 1215/1997 Errege Dekretuarekiko egokitzapena
  • Ibilgailuaren baimenak edota ezaugarri teknikoak
  • Okupazioaren krokisa
  • Oinezkoen eta ibilgailuen trafikoaren babeserako hartuko diren segurtasun neurrien deskripzioa.
  • Erantzunkizun zibileko aseguruaren erreziboaren kopia
  • Fidantza: 500 eurotik 1.200 eurora

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      060101 - Erabilera publikoko udal lurrak okupatzea: Eraikuntza materialak, hesiak, aldamioak
      Materialak edo merkantziak, egunean m2 edo frakzio bakoitzeko4,71
      Edukiontziak asteko edo frakzioko19,64
      Autogarabiak, plataforma jasotzaile motordunak, plataforma jasotzaile mugikorrak eta antzeko beste instalazioak, m2 edo frakzio eta eguneko edo frakzioko0,73
      Hesiak, aldamioak, karga-jasotzaileak eta antzeko beste instalazioak, egunean m2 edo frakzio bakoitzeko0,50
      Euskarriz edo zurkaitzeko beste elementuak, elementu bakoitzeko eta eguneko edo frakzioko0,50
      Eraikuntzako garabiak, txabolak eta siloak hilean m2 edo frakzio bakoitzeko eta eguneko edo frakzioko0,50
      Obra eta deskarga etab. egiteko gordetako aparkalekuak, m2 edo frakzioa/orduko0,21
      Obra eta deskarga etab. egiteko gordetako aparkalekuak, m2 edo frakzioa/eguneko1,62
      Kaleak, espaloiak edo antzekoak ixtea: partziala. Orduko13,50
      Kaleak, espaloiak edo antzekoak ixtea: osoa. Orduko20,31

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskaera jaso, beharreko dokumentazioarekin
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
      • Herrilan Departamentuari bidaltzea.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetzak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      HERRILAN - HERRILAN

      OHARRAK

      Instalazioa jartzen den espaloian, oinezkoak pasatzeko 1,50 m-ko zabalera duen oztoporik gabeko zabalera libre utzi beharko da. Ezingo balitz egin, beste ibilbide bat proposatuko da eta hori seinaleztatu.

      Lanak egiten dituen kontratistak baimenaren kopia bat izan beharko du beti lan lekuan, izan daitezkeen udal-ikuskapenen eskura.

      Ongi ikusteko lekuetan honakoa dioten kartelak jarriko dira euskaraz eta gaztelaniaz: “Kontuz, lanak”. Gauez, argi gorriak jarriko dira instalazioaren kanpoaldean eta batez ere kanpoko bi muturretan.

      Instalazio elektriko guztiek 2002ko abuztuaren 2ko Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa bete beharko dute.

      Instalazioaren zona eta inguruak garbi-garbi mantendu beharko ditu eskatzaileak erabat.

      Udal lizentzia behar duen instalazioa egin ondoren, eskatzaileak instalazio horren ONARPEN-AKTA aurkeztu beharko du, gerora Herrilan Departamentuak dagokion udal ikuskapena egin ahal izateko.

      Baimenaren baldintzat bete ezean lanetarako baimena kenduko zaio baimendunari.

      Lur publikoaren okupazioa noiz amaitu den Udaleko Herrilan, Azpiegitura eta Zerbitzuetako departamentuari jakinaraziko zaio. Behin betiko likidazioa egiteko kontuan izango dira Onarpen-Akta duen data eta eskatzaileak jakinarazitako amaieraren data, bestela amaierako data izango da Herrilan Departamentuak instalazioa kenduta detektatzen duenekoa.

      Fidantza, bide publikoan gerta daitezken kalteak ordaintzeko izango da.

      Obrak bukatuta, Herrilan, Azpiegitura eta Zerbitzuetako Departamentuak egindako txostena aldekoa bada, fidantza automatikoki itzuliko da.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Expedientea ireki
      • Bermea kontabilizatu
      • Txosten teknikoa egitea
      • Behin behineko likidazioa
      • Dekretua egin
      • Interesdunari jakinaraztea.
      • Ikuskapenak 15 egunetik behin (ordenantzak markatuko ditu)
      • Azken ikuskapena eta likidatu beharreko egunak
      • Behin betiko likidazioa
      • Udalarekin zorrak badauden ikusi
      • Bermea bueltatu
      • Espedientea artxibatu

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Ez dagokio