Tabernetako terrazetan mahaiak eta aulkiak edo bestelako elementuak jartzeko lizentzia edo emakidea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Jendearentzat irekita dauden ostalaritza-establezimenduetako titularrek terraza eta mahaiekin bide publikoan egiten duten okupazioa eta erabilera: mahaiak, aulkiak, eta ostalaritza-establezimendu baten jarduerarako lagungarriak diren beste zenbait altzari mugikor eta desmuntagarriak (eguzkitakoak estalkiak, kanpoko berogailuak, informazio-panelak, jardinerak eta antzeko elementuak) eta ostalaritza-establezimenduen instalazio osagarriak (toldoak, egitura finko itxi edo irekiak, eta alboetako babesak), argiteria.

NORK ESKA DEZAKE?

Jarduera ekonomikoen titularrak eta establezimenduak irekitze-lizentzia bere izenean duenak, edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-idazkia (Terrazak), eskabide orokorrari jarraiki egina, ondoko alderdi hauek zehaztuta:

  • Jarduera ekonomikoaren titularra (JEZ)
  • Kokapen-planoa edo krokisa
  • Altzari mota
  • Hirugarrenen baimena (behar bada)
  • Okupazioaren denboraldia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      060201 - Erabilera publikoko udal lurzoruak mahai, aulki, beladore...:
      Hileko edo frakzioko

      Taldeak 0 eta 1, 1. zona, 1. denboraldian, m2 edo frakzio bakoitzeko4,10
      Taldeak 0 eta 1, 1. zona, 2. denboraldian, m2 edo frakzio bakoitzeko1,47
      Taldeak 0 eta 1, 2. zona, 1. denboraldian, m2 edo frakzio bakoitzeko2,04
      Taldeak 0 eta 1, 2. zona, 2. denboraldian, m2 edo frakzio bakoitzeko0,75
      Erabilera publikoko udal lurzorua egitura finkoekin okupatzeagatik ordaindu beharreko tarifak. Taldeak 0 eta 1, 1. zona, 1 eta 2 denboraldian, m2 edo frakzioko.4,10
      Erabilera publikoko udal lurzorua egitura finkoekin okupatzeagatik ordaindu beharreko tarifak. Taldeak 0 eta 1, 2. zona, 1 eta 2 denboraldian, m2 edo frakzioko.2,04
      Taldeak 2, 3 eta 4, 1. zona, 1. denboraldian, m2 edo frakzio bakoitzeko4,30
      Taldeak 2, 3 eta 4, 1. zona, 2. denboraldian, m2 edo frakzio bakoitzeko1,55
      Taldeak 2, 3 eta 4, 2. zona, 1. denboraldian, m2 edo frakzio bakoitzeko2,15
      Taldeak 2, 3 eta 4, 2. zona, 2. denboraldian, m2 edo frakzio bakoitzeko0,79
      Erabilera publikoko udal lurzorua egitura finkoekin okupatzeagatik ordaindu beharreko tarifak. Taldeak 2, 3 eta 4, 1. zona, 1 eta 2 denboraldian, m2 edo frakzioko.4,30
      Erabilera publikoko udal lurzorua egitura finkoekin okupatzeagatik ordaindu beharreko tarifak. Taldeak 2, 3 eta 4, 2. zona, 1 eta 2 denboraldian, m2 edo frakzioko.2,15

      Aplikatu beharreko arauak:

      • 1. denboraldia: Apiriletik urrira.
      • 2. denboraldia: Urtarriletik martxora eta azarotik abendura.
      • 1.Zona: Nafarroa kaletik iparraldera dagoen hiri-gunea eta Seitximeneta-Gaztainpe kaleetatik mendebaldera dagoen Alde Zaharreko zatia
      • 2.Zona: Udalerriaren gainerako zatia.
      • Tasa hau aldizkakoa da. Zergaldia bat dator denboraldiekin, eta zergaldi bakoitzeko lehen egunean sortzen da, zerbitzua hasi edo bukatzen den kasuetan izan ezik. Kasu horietan zergaldia zirkunstantzia horri egokituko zaio eta kuotan banaketa proportzionala egingo da.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
      • Herrilan Departamentuari bidaltzea.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      HERRILAN - HERRILAN

      OHARRAK

      Okupazioa ezin izango da Udalak baimendutako azalera baino handiagoa izan, inondik ere, eta lizentziarekin batera lotutako planoan adierazitako mugen barruan geratu beharko dira elementu guztiak eta horren ondorioz, ezin izango dira jarri kanpoko barrak, makinak, kioskoak, karpak edo antzekoak, ohiz kanpoko egoeretarako emandako baimenetan izan ezik. Ezer aldatu nahi izanez gero, interesdunak beste eskabide bat aurkeztu eta lizentzia berria lortu beharko du.

      Instalazioaren ondorioz bide publikoan egindako kalte guztiak konpondu beharko ditu lizentziaren titularrak. Instalazio finkoak jarri ezkero bermatuko da jarduera uzten denean zoru publikoa hasierako egoeran izatea. Udalak horretarako fidantza eska dezake.

      Lizentziaren onuradunak ezingo ditu inolaz ere mahaiak jarri, Udalak onartutako ordainarazpenak ordaindu aurretik.

      Oro har, ezin izango dira mahaiak eta aulkiak ipini goizeko 8:00ak baino lehen

      Mahaiak eta aulkiak gauero jasoko dira lokalaren barruan. Zona 1ean: igandetik ostegunera 01:00 baino lehen, eta ostiraletan eta jaiegun bezperan 02:00 baino lehen Zona 2an igandetik ostegunera 00:00 baino lehen, eta ostiraletan eta jaiegun bezperan 01:00 baino lehen

      Eskatzailea arduratuko da egunero baimendutako zona garbitzeaz goizeko 6:00ak baino lehenago(erratza edo lanbasa pasata) eta egun osoan garbitasun- eta higiene-baldintza egokietan edukitzeaz. Horretarako, hondakinak bildu eta dagokion edukiontzietan utziko ditu

      Jarritako elementuek ezingo dute publizitate komertzialik edo babesleen izenik edukiko.

      Establezimenduak bere kategoriaren arabera baimenduta dituen edari eta artikuluak bakarrik zerbitzatu ahalko ditu terraza eta mahaietan, eta betiere udal ordenantzetan ezarritakoarekin bat etorrita.

      Lizentziaren titularra arduratuko da bizilagunek lasaitasunerako duten eskubidea errespetarazteaz eta horregatik ez du iskanbila, haserre eta zaratarik ateratzen utziko, batez ere gaueko 22:00etatik aurrera, eta goizeko 8:00etatik 9:00etara.

      Baimendutako okupazio-azalerari, ordutegiari, egunero kentzeari edo garbitzeari dagokionez ezarritako baldintzak betetzen ez badira honako isunak izango dituzte:

      Arau-hauste arinak: 150etik 750 eurora bitarteko isuna eta/edo lizentzia baliogabetzea eta ondorioz instalazioa berehala kenaraztea, udal errekerimendua bete ezean.

      Arau-hauste larriak: 751tik 1.500 eurora bitarteko isuna eta/edo Ordenantza honek arautzen dituen baimenak aurrerantzean lortzeko establezimendua gaitasunik gabe uztea, gehienez ere 2 urtez, gertakarien larritasunaren arabera.

      Arau-hauste oso larriak: 1.501etik 3.000 eurora bitarteko isuna eta/edo Ordenantza honek arautzen dituen baimenak aurrerantzean lortzeko establezimendua gaitasunik gabe uztea, gehienez ere 4 urtez, gertakarien larritasunaren arabera.

      Lizentzia beti prekarioan emango da eta instalazioak bide publikotik kentzeko agindu ahalko du Alkatetzak, baimendutako instalazio guztiengatik edo batzuengatik kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik gabe, trafikoa, urbanizazioa, obrak edo ekintza kulturalak, kirolak eta interes orokorreko beste jarduera batzuengatik hala egitea komeni bada. Dena dela, baimendutako instalazio osoa edo zati bat astebetetik gora egon behar bada kenduta, denbora horri dagokion tasaren zati proportzionala itzuliko du Udalak. (14.3. artikulua)

      Indarraldia bukatutakoan, eta dagokion lizentzia berritu behar ez bada, lizentziaren titularrak edo, hala badagokio, establezimenduarenak instalazio guztia kendu beharko du bide publikoa lehen zegoen bezala utziz

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Espedientea ireki
      • Txosten teknikoa egin.
      • Akordio proposamena egin.
      • Errentetara bidali, likidazioa egin dezan.
      • Alkatearen dekretua egin
      • Interesdunari jakinaraztea.
      • Markaketa egitea eta Akta altxa.
      • Udal beladorren erroldan alta eman
      • Udaltzaingoak ikuskapenak egin
      • Epea amaitzen denean luzapena bideratu
      • Titulartasuna kontuan izan erroldarako

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Lizentziak, baimenak eta emakidak

      Fitxategiaren xedea: Lizentzia administratiboen, udal baimenen eta emakiden kudeaketa, eta udal ondasun publikoen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak.

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.