Pasabide-eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bide publikoaren aprobetxamendurako baimena edo lizentzia eskatzea, ibilgailuak espaloietatik eraikin pribatuetan sartu ahal izan daitezen; hori jabari publikoaren erabilera komun berezia da.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Pasabideak
  • Lokalaren kokapen-planoa, kalea eta zenbakia aderazita. (IBI zenbakia)
  • Lokalaren krokisa, ibilgailu-plazak adierazita.
  • Lokalaren erabilera
  • Sarbidearen zabalera
  • Espaloia egokitzea beharrezkoa den adieraztea. Hala egin behar izatera, obra txikietarako lizentzia eskatu beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      060501 - Ibilgailuak: Pasabide lizentziak
      3 ibilgailurentzako edukiera, urteko108,82
      4 eta 10 ibilgailu bitarteko edukiera, urteko209,47
      11 eta 30 ibilgailu bitarteko edukiera, urteko314,30
      30 ibilgailutik gorako edukiera, urteko418,99
      081001 - Tarifak
      Pasabide plakak34,52

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
      • Herrilan Departamentuari bidaltzea.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      HERRILAN - HERRILAN

      OHARRAK

      • Emandako baimenek balioa galduko dute jarduera aldatzen denean, lokalaren erabilera aldatzen denean edo titularra aldatzen denean. Halakorik gertatuz gero, beste baimen bat eskatu beharko da.
      • Ezin da elementu finkorik jarri, ez metalikorik, ez eta bestelako materialetakorik ere, arrapala gisa erabiltzeko.
      • Eskatzailearen kontura egingo da espaloi-jatea, eta zerbitzu teknikoek egindako oharrak bete beharko dira.
      • Bai lokala egokitzeko eta baita zintarria eta espaloia egokitzeko ere, obrak egiteko lizentzia eskatu beharko da.
      • Bi ibilgailu baino gehiago gordetzeko ahalmena duten lokalak badira edo 100 m2 baino gehiagoko lokalak badira, edo lokala biltegi, konponketa-tailer, ibilgailu-erakusketa eta antzekoetarako erabili nahi bada, lehenik jarduera-espedientea izapidetuko da, eta beharrezko dokumentazio teknikoa aurkeztuko da.
      • Pasabideari baja emateko, eskaera egin beharko da eta pasabide-xafla aurkeztu; horrez gainera, obra txikietarako lizentzia eskatu beharko da, espaloia lehen zegoen bezala uzteko eta pasabidearen margoa kentzeko.
      • Pasabide-eskubidea ordaindu egin beharko da beheraguneak dauden bitartean.
      • Pasabide-baimena ezezta daiteke interes publikoko arrazoiengatik.
      • Seinalizazioaren mantenua interesatuaren kontura da
      • Garaje irteeraren aurreko espaloian ispilua jar daiteke irteerako segurtasuna bermatzeko. Ispilua jartzea eta bere mantenua interesatuaren kontura izango da. Horretarako, jartzeko lizentzia aldez aurretik eskatu beharko da.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Espedientea ireki.
      • Txosten teknikoa egin.
      • Akordio proposamena egin.
      • Errentetarai bidali likidazioa egiteko.
      • Alkatetzako dekretua egin
      • Interesdunari jakinarazi baimena.
      • Udaletxean pasabide-plaka jaso, tasa ordaindu ondoren. Plaka interesdunak jarri behar du. Seinalizazioa (pintaketa) bai lurrean bai bertikalean interesatuaren kontura da.
      • Ikuskatu plaka jarri ondoren. Argazkia jaso espedientean
      • Pasabideko erroldan sartu
      • Espedientea artxibatu

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Lizentziak, baimenak eta emakidak

      Fitxategiaren xedea: Lizentzia administratiboen, udal baimenen eta emakiden kudeaketa, eta udal ondasun publikoen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak.

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.