Adikzioen prebentzio zerbitzuan herritarrei arreta, orientazioa eta aholkularitza ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arreta, informazioa, orientazio zerbitzua:

  • Adikzioen prebentzioa eta adikzioak sortzen dituen arazoak landu nahi dituzten ikastetxeentzat edo irakasleentzat.
  • Adikzioekin kezkaturik dauden elkarteak eta prebentzio mailan ekintzak antolatu nahi dituen edozein talderentzat
  • Adikzioei buruz informazioa nahi duen edo behar duen edonorentzat.
  • Arlo honetan kezka edo zalantzak dituen edonorentzat.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikok (edo bere legezko ordezkariak)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Hitzordua eskatu behar da prebentzio teknikariarekin.

Arreta ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:30-14:30

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskatzaileari ordua emango zaio Prebentzio teknikariarekin hitz egiteko.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Espedientea kudeatzen duen departamentuak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

          OHARRAK

          Geroagoko tramiteen laburpena

          • Prebentzio teknikariarekin elkarrizketa.
          • Egoeraren balorazioa.
          • Esku-hartze proposamena, hala badagokio.
          • Ebaluazioa eta jarraipena

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

          Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

          Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

          Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.