Immigrazio eta kultur aniztasunaren zerbitzuan herritarrei arreta informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arreta, informazioa, orientazioa:

  • Zarauzko herrian immigrazio eta kultur aniztasunari buruzko datuak ematea.
  • Jatorri aniztasuna xede duen elkarte bat eratzeko eman beharreko urratsei buruzko informazioa ematea.
  • Interesaturik dauden herritarrei herriko kultura aniztasuna aitortu eta sustatzeko ekintzak antolatzeko orientabidea ematea.
  • Kogarapenari buruzko orientabidea ematea.
  • Harrera programei buruzko orientabidea ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisikok edo juridikok (edo bere legezko ordezkariak)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Hitzordua eskatu behar da Immigrazio teknikariarekin

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        • Ordutegia: Egunero 07:30-15:00 eta ostegunetan 17:00-19:00

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio Immigrazio eta kultur aniztasunaren teknikariarekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Espedientea kudeatzen duen departamentuak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Immigrazio eta kultur aniztasunaren teknikariarekin elkarrizketa.
        • Egoeraren balorazioa.
        • Esku-hartze proposamena, hala badagokio.
        • Ebaluazioa eta jarraipena

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.