Genero indarkeria egoeren arreta integralerako informazio, balorazio orientazio eta arreta zerbitzua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Genero indarkeriazko egoeren arreta zerbitzua da. Prestazio eta programen inguruko informazioa, egoeraren balorazioa, orientazioa eta arreta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Hitzordua eskatu behar da genero-indarkeriaz arduratzen den gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Lehen harremanaren eta Gizarte langilearekin lehen elkarrizketaren artean, gehienezko 7 egun balioduneko. (art.9.3). Premia larrietan, epe hori murriztuko da.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari hitzordua emango zaio gizarte langilearekin.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Espedientea kudeatzen duen departamentuak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Larrialdiak: 112 edo 943-224411 (Gizarte Larrialdietarako Foru Zerbitzua eta harrera zentroa, urte osoan eguneko 24 ordutan)

        Emakumezko biktimak laguntzeko telefono zerbitzua: 900 840 111 (Eusko Jaurlaritza)

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langilearekin elkarrizketa.
        • Egoeraren ebaluazioa.
        • Esku-hartzea, errekurtsoak artikulatuz: laguntza psikologikoa, juridikoa, ekonomikoa, alojamendua...
        • Akonpainamendua.
        • Ebaluazioa eta jarraipena.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.