Oinarrizko gizarte zerbitzuetako informazio, balorazio, orientazio eta arreta zerbitzua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Herritar orori zuzendutako zerbitzua da. Gizarte zerbitzuetako prestazio eta programen informazioa, egoeraren balorazioa, orientazioa eta arreta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen da, baita beste babes sistema publikoen ingurukoa ere.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisikok edo juridikok (edo bere legezko ordezkariak)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Arreta jasotzeko, hitzordua eskatu behar da gizarte zerbitzuetako erreferentziazko Oinarrizko Gizarte Langilearekin.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik
  • Gizarte Zerbitzuetako bulegoan
    ZARAUTZ
    Astelehenetik, astearte eta ostegunak 08:30 13:30 Asteazken eta ostiralak 10:00 13:00

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Lehen harremanaren eta Gizarte langilearekin lehen elkarrizketaren artean, gehienezko 7 egun balioduneko. (art.9.3). Premia larrietan, epe hori murriztuko da.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari hitzordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Espedientea kudeatzen duen departamentuak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Larrialdiak: 112 edo 943-224411 (Gizarte Larrialdietarako Foru Zerbitzua eta harrera zentroa, urte osoan eguneko 24 ordutan)

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langilearekin elkarrizketa.
        • Egoeraren ebaluazioa.
        • Esku-hartzea, hala badagokio.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.