Hirigintza kontsulta

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Finka edo higiezin zehatz bati ezarri ahal zaizkion hirigintzako baldintzei eta araubideari eta, orobat, plangintza orokorrari buruzko txosten tekniko idatzia.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Kasuaren arabera, honako informazio gehigarria (ez da beti beharrezkoa):

  • Informazio-eskaeraren xede den finka edo higiezinaren identifikazio argia (katastroko erreferentzia, erregistrokoa, identifikazio-planoa eta abar).
  • Egin nahi den obrari edo jarduerari buruzko memoria.
  • Kokapen-planoa.
  • Barruko banaketaren planoa.
  • Jarriko den makineria.
  • Norberak ekar lezakeena, galderaren xedea errazago adierazteko

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        071302 - Hirigintza txostenak
        Oinarrizko txostenak36,65
        Hirigintzako plangintza eta ordenantzei buruzko txosten orokorrak144,26
        Hirigintza zedulak86,57
        Eraikuntza proiektuen bideragarritasunari buruzko txostenak173,03
        Hirigintzako plangintza/kudeaketarako proposamenen bideragarritasunari buruzko txostenak216,22
        Interesdunak eskatuta, aurri deklarazioen espedienteetan txostena egitea2.392,61

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 egun
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ez erantzuteak ez du baiezko edo ezezko lege-ondoriorik

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Hirigintza Departamentura bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HIRIGINTZA ETA INGURUMENA - HIRIGINTZA

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Txosten teknikoa egin
        • Errenta Departamentuak likidazioa egin.
        • Txosten teknikoa eta dagokion likidazioa interesdunari jakinarazi.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Hirigintzaren eta ingurumenaren kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Hirigintza espedienteen erregistroa, kudeaketa eta segimendua. Ingurumen arloko salaketen eta zarata-neurketak egiteko eskaeren kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honek emandako irizpideen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei laga ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Departamentua.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.