Ondare-erantzukizuneko erreklamazioak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalari ondare-erantzukizunagatik kalteak erreklamatzeko eskaera egitea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Ondare erantzukizuneko erreklamazioak
  • Lekukoen zinpeko aitorpena, lekukorik bada. Aitorpen horretan xehetasunez kontatuko dira gertakariak.
  • Ondasun kaltetuak konpontzeko/berriak jartzeko aurrekontua eta/edo medikuaren txostena, halakorik bada.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Aurkezten diren agiriak jaso, eskaneatu eta egiaztatu, eta eskabidea erregistratu.
      • Agiri moduan kopia zigilatu bat eman, agiriak erregistratzeko normalean izaten den prozedurari jarraiki.
      • Eskabidea Idazkaritza Departamentura bidali.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetzak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

      OHARRAK

      • Kalte-ordaina sortu duen gertakaria edo egintza gertatu denetik edo kaltearen ondorioak agertu direnetik urtebetera preskribatzen da erreklamatzeko eskubidea. Pertsonei kalte fisiko edo psikikoak eginez gero, sendatzen direnetik edo kalte horien ondorioak zehazten diren egunetik hasiko da kontatzen epea.
      • Udaltzaingoaren txostena: Eskabide-orrian jaso egin beharko da ea Udaltzaingoak esku hartu zuen edo ez kalteak gertatu ziren unean. Esku hartu bazuen, txostena ofizioz erantsiko zaio espedienteari.
      • Jantziak edo bestelako objektuak kaltetu badira, ez dira ekarriko eskabide-orriarekin batera. Interesdunak gorde egingo ditu, etorkizunean eskatzen bazaizkio ere. Arropa horiek garbitzeko eta/edo erosteko aurrekontua bakarrik aurkeztuko du eskabide-orriarekin batera. Ebazpena interesdunaren aldekoa bada, orduan HAZera ekarri beharko ditu hondatutako jantziak edo bestelako objektuak.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Prozedurari hasteko dekretua
      • Txosten teknikoak egin (Herrilan, Azpiegitura eta Zerbitzuak; Udaltzaingoa...)
      • Aseguru etxeak txostena egin
      • Interesdunari entzunaldia eman
      • Organo eskudunak ebazpena eman
      • Interesdunari jakinarazi

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Herritarrekiko harremanak

      Fitxategiaren xedea: Herritarrek egindako eskaerei erantzuteko espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Honako hauei eman ahalko zaizkie datu pertsonalak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei; aseguru-etxeei; Eusko Jaurlaritzaren Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoari; eta Erregistro Zibilari (ezkontza zibilak inskriba

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.